Asteroko buletina
San Fermin ondoko igandea, eulien festa

Fruta-arbola, fruitu ttipi eta landare mintegi ekologikoa

Mahaño Lanathoua 2017an hasi zen aitaren lurretan arbolak landatzen, oihan baratzea lantzeko ideiarekin. “Hasieran asmoa ez zen horretatik ekonomia bat sortzea, gure buruaskitasunerako bidean pausoak ematea baizik”, gogoratu du laborariak. Baina, landaketekin hasi zenean ohartu zen arbolak urrunetik ekarri beharra zituela, Frantziako Estatuko iparraldetik edo beste zenbait tokitatik. Orduan bururatu zitzaion, interesgarria litzatekeela hutsune hori bete eta bere mintegi ekologikoa abian jartzea. Erroak landaretegia da horren emaitza, duela urte eta erditik martxan den proiektua.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko uztailaren 22a

Arbola fruitudunak, fruitu ttipiak, landare lagungarriak eta sendabelarrak ekoizten ditu Lanathouak Erroak landaretegian: “Urte guztirako fruitu ttipiak ditugu, goiztiarrak, sasoi erdikoak, bukaerakoak… baditugu klasikoak, baina baita berezigoak ere, kakiak eta horrelakoak”. Helburua urte osorako fruitu eta landareak eskaintzea da, eta aukera dutenei, landare edo arbola solteak baino, sistema osoak landatzea proposatzen die: “Arbolak, landare ttipiak, sendabelarrak… horiek elkarren ondoan jarrita sistemak landatzea da ideia, eta ez arbola isolatuak jartzea. Erresistenteagoa izanen da beti sistema hori”.

Etxean dituen arboletatik ateratzen ditu txertoak ekoizleak, eta, momentuz, txerto eramaileak edo oinak erosi egiten ditu. Horiek txertatu eta urtebetez edo urte eta erdiz zaintzen ditu zuhaixkak ekoizleak, saldu aurretik. “Momentuz, horrela ari naiz, baina honezkero hasi naiz nire txerto eramaileak hazitik eta hezurretik ekoizten ere: sagarrondoak, mertxikak, haranak… nahi nuke pixkanaka hori ere neroni egiten hasi, ekoizpena hastapenetik kontrolatzeko”, dio. Bertako barietateak ere erabiltzen ditu Lanathouak, tokiko sagarrondo asko ditu, esaterako; baina bertakoak ez diren kasuan, bertara ongi egokitutako motak ditu. “Lehenagotik landatuak nituen lursailean, eta badakit zein diren erresistenteak, tratamendurik gabe ongi funtzionatzen dutenak… horiek ugaltzen ditut”.

Salmenta zuzena

Salmenta udazkenean, neguan eta udaberri hastapenean egiten du ekoizleak, “izerdia erroetan dagoenean”. Donibane Garaziko merkatuan egoten da astelehenero, eta horrez gain, etxaldean bertan ere saltzen ditu arbolak eta landareak, hitzorduen bidez. Urte eta erdiko ibilbide honetan erantzun ona jaso du proiektuak, eta Lanathouak uste du konfinamendutik hona egon dela hausnarketa kolektibo bat, eta badela jendea, pixkanaka, geroz eta autonomoago izateko bidea egiten ari dena.

Landaretegira hurbiltzeko gomita luzatu du laborariak, proiektua ezagutzeko eta bere lan egiteko modua ikusteko. “Landareen zaintza erraza zait, baina zailena, orain, lurrari bueltan ematea da. Materia organikoa, fermentazioa eta mikroorganismoak lortzea. Azkenean, arbolek ainitz xurgatzen diote lurrari, eta lurra ez pobretzeko konpentsatu beharra dut. Hori da, niretzat, momentu honetan zailena eta interesgarriena”, amaitu du. 

Leitzako festetako sukaldea, baserritar agroekologikoen eskutik
2024-09-02 | Garazi Zabaleta
Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka... (+)
Elizondoko zahar-etxean menu osasuntsu eta jasangarrien bila
2024-08-26 | Garazi Zabaleta
Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean... (+)
Laborariek ere oporretarako eskubidea izan dezaten
2024-07-15 | Garazi Zabaleta
Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz askotan entzuten da lanbide "oso lotua" dela, jai egunik edo oporrik ez dela existitzen. Ipar Euskal Herriko Onetik eta Etxaldia gasnategiek, Berria... (+)
“Kultura, liburuetan ez ezik, esperientzia pertsonal eta komunitarioetan ere badago”
2024-07-08 | Garazi Zabaleta
2022an Nafarroako Liburutegien Sareak martxan jarritako proiektu berezia da hazien liburutegia. Clara Flamarique Goñi da Nafarroako Gobernuaren liburutegi zerbitzuko proiektuen arduraduna, eta honela gogoratu ditu... (+)
“Tropikoetakoak bezain ikusgarriak agian ez, baina ederrak dira hemengo orkideak”
2024-07-01 | Garazi Zabaleta
Joxe Blanco Gomez laudioarra Lamuzanaturgunea blog-aren bultzatzaile eta Laudiokolore ekimeneko kidea da. Urteak daramatzate Laudion basa landareen inguruko sentsibilizazioa eta formazioa egiten, eta maiatzean, Arraño... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora