Asteroko buletina
Bagil argia, urte guziko argia.

Formula-esneen osasun- eta nutrizio-oharrek ez dute oinarri zientifikorik

2020-2022 urteen artean mundu osoko hamabost herrialdetako formula-esneen oharrak aztertuta, ondorioztatu dute baieztapen gehienek ez dutela hura babesten duen erreferentzia zientifikorik, eta, badutenetan ere, ez dela nahikoa sendoa. 


2023ko otsailaren 28a

Ikerketa BMJ aldizkari zientifikoan argitaratu da, eta egileek hasieratik utzi dute argi bularreko esnea dela elikagai egokiena haurrentzat. Halaber, ohartarazi dute faktore askok eragiten dutela haurra elikatzeko erabakian —medikoak, sozio-politikoak, eta psikologikoak—, eta, horien artean, pisu handia dutela formula-esnearen industriaren propagandak. Hain zuzen, hori bera berresten du The Lancet aldizkariak argitaratu berri duen editorialak ere (izenburua, hitzez hiz: Esne-industriaren taktika harrapariak agerraraziz). 

Hala, 700 produktu baino gehiagoren osasun-eta nutrizio-oharrak aztertu dituzte, ikusteko zenbateraino dauden oinarrituta ebidentzia zientifikoan. Hamabost herrialdetako produktuak hartu dituzte aintzat: Espainia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Australia, Kanada, India, Japonia, Nigeria, Norvegia, Pakistan, Errusia, Saudi Arabia, AEB eta Hegoafrikar Errepublika. Eta 600 produktu inguruk zuten era horretako ohar bat, gutxienez. Erdietan baino gehiagotan, honen antzeko zerbait azaltzen zen: “garuna edo nerbio-sistema garatzen laguntzen du”. Bigarren ohikoenak immunitate-sistema sendotzen zuela zioen. 

Ustezko eragin horiek era askotako osagari lotuta agertzen ziren, baina laurdenak inguru bakarrik egiten zieten erreferentzia saio klinikoei. Aipatutako saio kliniko horiek, hala ere, oso ahulak ziren eta alborapenak zituzten.

Ikertzaileen esanean, formula-esneen gaineko araudiek zorrotzagoak izan beharko lukete, kontsumitzaileak babesteko.

Basoilar kantauriarra hibridatzea proposatu dute, galzoritik ateratzeko
2024-05-16 | Ana Galarraga, Elhuyar
Basoilar kantauriarrak (Tetrao urogallus cantabricus) biziraun dezan, beste populazio baten geneak behar dituela ondorioztatu dute Doñanako Estazio Biologikoko ikertzaileek (CSIC). Izan ere, gaur egun basoilarra... (+)
"Portuak zabortegiak dira"
2024-05-10 | Elhuyar, Ana Galarraga
Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txiki-txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Hortaz, unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, historia ikastea hautatu zuen,... (+)
Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak
2024-02-29 | Ana Galarraga, Elhuyar
AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu... (+)
Plastiko konpostagarrizko poltsak ohikoak baino toxikoagoak dira
2023-10-05 | Ana Galarraga, Elhuyar
Plastiko konpostagarrien poltsetan toxikotasun handia dagoela frogatu dute Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikertzaileek, in vitro egindako azterketa batean. Gainera, ikusi dute toxikotasun hori... (+)
Ozeano Bareko plastiko-uhartean, komunitate berri bat sortu dute kostako ornogabeek
2023-04-19 | Elhuyar, Ana Galarraga
Ozeano Bareko mendebaldeko kostako itsas ornogabeek komunitate bat sortu dute Ipar Pazifikoko ekialdeko zurrunbilo subtropikaleko hondakin plastikoetan. Hondakin-multzo hori Ozeano Bareko plastiko-uhartearen izenez ere ezagutzen... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora