Izarren hautsa futbol zelaietako soropiletan eta jatetxe txit glamurosoen baratzeetan —izpilikua eta ezkaiaren artean— loriagai bihurtzen den herri honetan

Errausketaren aurkako aldarriak Kontxa inguratu du

Erraustegia elikatzen segi ez eta birziklatzeko eginiko eskakizuna nabarmendu dute, igande honetan, irailaren 14an Donostiako Kontxan eginiko giza katean.


2025eko irailaren 15a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Errausketaren aurkako aldarriak Kontxa inguratu du beste behin, hizki larriz, Donostiako estropaden bigarren eta azken jardunaldi erabakigarria jokatu den igandean. Goizeko 11:00etan abiatu da, ohi bezala, Gipuzkoako hiriburuko udaletxe ataritik Kontxako hondartzarantz. Arrapalatik jaitsi eta itsasertzean, errausketaren aurkako herri horma luzea eraiki dute, mugimenduan izan duten giza katearen bidez.

Mobilizazioaren buru, "ez elikatu erraustegia. Birziklatu!" zioen aldarria. Haren atzetik, hizki larriz eta gorriz, "errausketarik ez!" zioen aldarri ikusgarria eta, segidan, errausketaren aurkako banderolak eskuartean zituzten hainbat lagun katean. Aurten, aipatzekoa, errausketaren aurkako aldarriak nola egin duen bat palestinar herriaren aldekoarekin. Txaloak ere entzun dituzte zenbait uneetan, hondartzan zirenen aldetik.

Jarraian, erraustegiaren aurkako manifestariek irakurri duten oharra osorik:

Gipuzkoan (batzuk) birziklatzen dugu, erraustegia itxi ezazue!

Errausketaren Aurkako Mugimenduak giza katea antolatu du irailaren 14an Kontxako hondartzan zehar, goizeko 11:00etan Alderdi Ederretik hasita. Mobilizazio honekin eskatuko dugu itxi dezatela Zubietako erraustegia, itxi dezatela beharrezkoa ez den erraustegi garesti eta kutsatzailea; eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetu dezatela herri guztietan.

Duela aste batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Diputatua, Jose Ignacio Asensio, komunikabideetan azaldu zen hondakinen kudeaketari buruz hitz egiteko. Bere esanetan, Gipuzkoak betetzen du Hondakinen Legeak 2025erako ezartzen duen helburua: %55a gaika biltzea. Gainera, azken urteetako bilakaera ikusita Gipuzkoako gaikako bilketa goia jotzeko puntuan omen dago.

Adierazpen hauek oinarri hartuta Errausketaren Aurkako Mugimenduak hainbat zehaztapen egin nahi ditu. Asensiok eta berak ordezkatzen duen Foru Aldundiak nola har dezakete haien meritutzat Gipuzkoako gaikako bilketa! Foru Aldundiko gobernuan EAJ-PSE, Asensio barne, daude 2015az geroztik eta 9 urteetan gaikako bilketak %7a egin du gora. 2011-15 legealdiko urte bakarrean (EH Bildu), 2014tik 2015era, gaikako bilketa %6a igo zen. Aurpegia behar du ia 10 urteetan erraustegi garesti eta kutsatzailea eraiki besterik egin ez duenak, gaikako bilketaren domina jarri nahi izateko: urteko bataz bestekoa ez da %1era heltzen. Eta beraien porrota disimulatzeko kafe kapsulen bilketa %27ra igo dela esan dute.

Bestetik, Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketak ia goia jo omen du, Asensiok dionez. Nola esan dezake gizon honek honelako gezurrik, berak aitortzen duenean hainbat herritan beherantzko joera antzeman dela azkenaldian, eta badirela gaikako bilketa asko hobetu dezaketen mankomunitateak.

Konparazioak egitea ez omen da ona, baina nahi eta ez azaldu behar da nor ari den eta zertan. Beti ere Foru Aldundiko 2024ko datu ofizialetan oinarrituz, Sasietan %76,08 gaika bildu da eta San Markon %49,68. San Marko Mankomunitateko herrien artean, Hernanin %77,04 bildu da gaika eta Donostian %41,58. Donostiak bezala EAJko alkatea eta Gobernu Batzordean PSEk parte hartzen duen Beasainen %77a biltzen da gaika. PSEko alkatetza duen Irunen %51 biltzen da gaika eta alderdi bereko alkatea duen Zumarragan %71.

Nola esan dezakezu; Asensio jauna, goia jotzeko puntuan gaudela? Donostiak, Irunek, Eibarrek, Elgoibarrek, Hondarribiak... guztiek gaikako bilketa %50 inguruan edo baxuago dutenek, Beasain, Bergara, Zumarraga, Hernani mailara helduko balira 15 puntu baino gehiago egingo luke gora gaikako bilketak Gipuzkoan.

Baina hemen beste arazo bat agertuko litzateke; gaur egungo errefusa erretzeko Donostiako erraustegiak dituen bi labeetatik bakarra nahikoa da, eta herri hauek denak gaikako bilketa behar bezala egiten duten egunean are eta ageriago geratuko da Gipuzkoak ez dela erraustegirik behar. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EAJ eta PSEko agintariek hondakinen inguruan "greenwashing" merkea egiten duten bitartean, Zubietako erraustegiak jarraitzen du gau eta egun inguruko izaki bizidun guztiak, lurzorua bera, landareak, animaliak eta bertan bizi garen gizakiok pozoitzen.

Hondakinak birziklatu, ez erre
Donostiak ere Hondakinen Legea bete dezala
Erraustegia gelditu
Ez, ez, ez! Errausketarik ez!

Babesten dute: ELA, ESK, LAB, STEILAS, CCOO, EHBildu, Ezker Anitza, Eguzki, Ekologistak Martxan, Donostia Bizirik

 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
 Noaua
"Pentsatu nahi genuke epaiketarekin argiren bat ekarriko diotela ikertutako kausari"
2025-11-05 | Usurbilgo Noaua
GuraSOSek agerraldia egin du astearte goizean Donostiako epaitegi atarian, 2022an Zubietako erraustegitik Arkaitzerrekara izandako isurien harira ikertu gisa deklaratzen hastekoak ziren eta gaur, Ekondakin eta... (+)
Beste sute bat izan zen erraustegian
2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian. (+)
Parke eolikorik ez momentuz, Usurbil eta Zizurkil arteko Ezkeltzu mendian
2024-12-17 | Usurbilgo Noaua
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin... (+)
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute
2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan. (+)
"Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!"
2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu... (+)
gora