Asteroko buletina
Baratzean, baratzezainak ereiten duena baino gehiago hazten da.

Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2024ko irailaren 13a

Cade elkartea arranguraturik agertu da, eraikuntza proiektuarekin. Izan ere, bultzatzailea Frantziako armada izanki, ez da herritarrak galdekatzeko betebeharrik. Berdeguneak errespetatzea galdegin du ingurumenaren aldeko elkarteak, baita Aturrira isuriko diren uren azterketa zorrotzagoak egitea ere.  Irailaren 20an bururatuko da inkesta publikoa, eta Cadek dei zabala luzatu du herritarrek oharrak egin ditzaten.

 

Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik
2025-02-21 | Euskal Irratiak
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola... (+)
"Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena"
2025-01-24 | Euskal Irratiak
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da,... (+)
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan
2025-01-16 | Euskal Irratiak
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz. (+)
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk
2024-12-13 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte... (+)
"Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle"
2024-11-08 | Euskal Irratiak
Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora