Zezeila euritsu, bedartzak edero gizen du.

Baserrien erreleboa, ahuakateak eta onddoak Bizi Baratzea Orriaren 3. zenbakian

Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.


2025eko irailaren 22a
Ione Larrañagak ilustratu du udazkena hirugarren zenbakiaren azalean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bidean da urtaro bakoitzean banatzen den Bizi Baratzea Orriaren hirugarren zenbakia, udazkenekoa.

Koloreak sendabelarretan izenburuko posterra aurkituko dugu aldizkaria osorik irekitzean. Garbiñe Larrearen jakintza, Dani Blancoren argazkiak eta Maitane Gartziandiaren diseinua batu dira lan honetan, eta 46 sendabelar aurkeztu dizkigute, koloreka antolatuta. Izan ere, koloreek ere badute bere eragina.

Aldizkarian bi gai nagusi hauek ere aurkituko ditugu:

Azaroaren 7tik 9ra egingo da 20. Lurrama eta etxaldeen erreleboa du aurtengo gaia. Gai hori bera landu du Jenofa Berhokoirigoinek: etxaldeak gutxitzen ari direla adierazten duten datuak ekarri ditu, baita erreleboa burutzeko eta laborantzan instalatzeko tresnak eskaintzen dituzten erakundeen berri ere. Gai horri buruz elkarrizketatu ditu aurtengo Lurraman gazama eta gazaita (amabitxi eta aitajaun) izango diren bi laborari gazteak: Baigorrin kokatutako Elena Aguerre eta Zerainen diharduen Iñaki Intxausti.

"Koloreak sendabelarretan" posterra darama hirugarren zenbaki honek. Garbiñe Larrearen testuez, Dani Blancoren argazkiez eta Maitane Gartziandiaren diseinuaz osatua.

Gero eta jende gehiagok lantzen ditu aguakateondoak. Jakoba Errekondok azaldu ditu arbola honen ezaugarriak, zer hartu behar den kontuan landatzerako garaian eta nola zaindu behar den aguakate ederrak eman ditzan. Getariako (Gipuzkoa) Lahardi baserrian 40 urte daramatzate aguakateondoak lantzen eta bertako Libe Goenega elkarrizketatu du Eli Pagolak. Aguakatearen modaz mintzatu da.

Onddoei ere begiratu diegu aldizkari honetan. Baina ez jatekoei soilik, izan ere, pozoitsuek ere egiten diote onura Lurrari. Fungi erreinuaren funtzio ekosistemikoak azaldu ditugu. Onddoak hobeto ezagutzeko udazken honetan Aranzadi elkarteak antolatu dituen, hitzaldi, erakusketa eta txangoen erreferentzia aurkituko duzu, baita urrian aurkeztuko den liburuarena ere.

Eta nola ez: udazkenean zer egin azaldu digute gure kolaboratzaile berezituek. Zer egin baratzean azaldu du Jakoba Errekondok, zer egin basoan Iñaki Etxebestek, zer egin haziekin Kelo Arribasek eta zer egin sendabelarrekin Garbiñe Larreak.

Bizi Baratzea Orria jaso nahi duzu?

Aurtengo udaberrian abiatu du aldizkari berezi hau ARGIAk, bere Bizi Baratzea ildoaren baitan. Horregatik, ARGIAko kide direnek astekariarekin batera jasoko dute urtaro bakoitzaren hasieran Bizi Baratzea Orria. Horrez gain, bada Bizi Baratzea Orria jasotzeko beste aukera bat ere: soilik Bizi Baratzea Orria aldizkarira kidetzea.

Informatu hemen, pentsatu lasai, eta zerorrek erabaki zenbat eman eta zer hartu nahi duzun. Ongi etorri Lurrari begiratzen diogunon komunitatera!

"Amari eta lurrari eman egin behar zaie lehenengo, gero eurek eman dezaten"
2025-10-14 | Estitxu Eizagirre
Herriko arkupea jendez bete-bete eginda aurkeztu zen urriaren 10ean Muxikan Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburua. Feli Madariagarenak dira liburuak kontatzen dituen bizitzako... (+)
“Jaten ditugun onddo espezie gehienak gordinik toxikoak dira, adibidez, shiitakea”
2025-10-12 | Estitxu Eizagirre
Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera.... (+)
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"
2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik... (+)
gora