Asteroko buletina
Maiatzak euria laket.

Ekofaxismoa al datorkigu?


2024ko uztailaren 17a

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil eroak, klima aldaketak, eta bioaniztasunaren galerak ere bai. Zaintza eta elikaduraren krisiak, demokraziaren ahultzea, arrazismoa, xenofobia, nekropolitika eta gerrak panoramika kezkagarri horren parte dira. Zibilizazio krisi konplexu eta anitza.

Elite kapitalisten "bizimodu inperialak" gero eta jende gehiago miseriara kondenatzen duen bitartean, populismo eskuindarra gora doa mundu osoan.

Talde ultraeskuindarrek begirada desbideratu nahi dute bizitzen ari garen desjabetze eta kanporatze prozesutik. Tentsio, indarkeria, beldur eta histeria-giroan bakarrik ezkuta daiteke prozesu hori, Yayo Herrerok dioenez.

Horrela, diskurtso ekologistaren berragerpena sumatzen dugu populismo autoritario berrietan. Etnoekologismoa zurientzat eta europarrentzat. Gai ekologikoen monopolio "komunista" desegin, eta arrazakeria eta xenofobia nazioaren eskubideen defentsan erabili.

Diskurtso ekologistaren berragerpena sumatzen dugu populismo autoritario berrietan. Etnoekologismoa zurientzat eta europarrentzat

Zer egin? Historiatik ikasi eta azterketa egokia egin. Nazismo alemaniarrean eta falange espainiarrean adibide historikoak ditugu, ekologia eta eskuin muturraren erlazio horiek ulertu ahal izateko. Aldiz, ekofaxismoa ez da kategoria edo kontzeptu lagungarria, nire aburuz. Faxismo berriak ari dira agertzen nonahi. Lurralde-faxismoa (Trump, Bolsonaro, Salvini…) barneko eta kanpoko mugak ezartzen dituena, soberan dauden herritarren artean daudenak bereizteko. Edo Andreas Malm eta Zetkin Collective-ren faxismo fosila. Euren ustez, teknologia fosilak arrazakeriaz josita jaio ziren.

Nago, Emilio Gentile-k dioen bezala, "faxismoaren itzuleraz" edo "faxismo eternalaz" hitz egiteak ez duela zentzu historikorik. Faxismoa benetan izan zenari buruzko desinformazioa areagotzen du eta oraina ulertzea eragozten digu.

Autore batzuek "eskuin muturraren ekologismoa" nahiago dute. Politikoki eta ideologikoki egokiagoa iruditzen zait, non faxismoaren, kontserbadurismoaren eta nazional-populismoaren nahasketa topatzen dugun. Eta bertan, naturalismoa, espiritualtasuna, mistizismoa, autoritatea, autarkia, nostalgia eta manikeismoa, gailu heuristiko bezala.

Europako ultraeskuindarrek jarrera kontraesankorrak dituzte. Negazionismotik ekologismo pragmatikora, beti arrazoi arrazista eta chauvinistak erabiliz. Errua… etorkinek!

Arundhati Roy-k dioenez, "inoiz ez sinplifikatu konplikatua dena edo korapilatu sinplea dena".

Haize errota beltzak
2023-05-28 | Iñaki Barcena
50 urte energia berriztagarriak erreibindikatzen eta orain uholdean datozenean ekologista gehienak kontra! Nola uler daiteke? Paradoxa hau ulertzeko argitasun izpi bat eman dit Jaume Franquesaren... (+)
Mugak eta sistemak
2022-07-17 | Iñaki Barcena
Duela 50 urte, 1972an, Massachusets Institute of Technology-ko 17 zientzialarik Hazkundearen mugak izeneko txostena prestatu zuten Erromako Klubaren enkarguz. Txostenaren ondorioa honako hau izan zen:... (+)
Energia berdea?
2022-03-27 | Iñaki Barcena
Zein da energiaren kolorea? Zergatik energia berde izendatzea? Hiztegiak dio energia dela sistema batek lan egiteko duen ahalmena, eta horrek ez omen du kolorerik. Baina... (+)
Negazionismotik ‘negozionismo’-ra
2021-11-21 | Iñaki Barcena
Negazionismoa enpirikoki egiazta daitekeen errealitate bat onartzeari uko egitea da. Ingurumenaren kasuan, energiaren mugak, petrolioaren gailurra (peak-oil) edo klima-aldaketa antropogenikoa ukatzea. Korronte ideologiko indartsu bat... (+)
'Next Generation': berde eta digitala
2021-04-25 | Iñaki Barcena
Horrela dio planetan inoiz egon den zor publikoaren programarik handinahienak, datozen 7 urteetan 750.000 milioi euroko diru-laguntzak eta maileguak (erdibana) banatuko dituenak. Europa suspertzearekin batera,... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora