Asteroko buletina
Zezeileko oloa, olo; martxokoa, oloto; aprilekoa, ez olo ez lasto.

‘Next Generation’: berde eta digitala


2021eko apirilaren 20a

Horrela dio planetan inoiz egon den zor publikoaren programarik handinahienak, datozen 7 urteetan 750.000 milioi euroko diru-laguntzak eta maileguak (erdibana) banatuko dituenak. Europa suspertzearekin batera, ekonomia berdeagoa (trantsizio energetikoa) eta digitalizazioa, hots deskarbonizazioa bultzatzea, ditu helburu.

Aro digitalean bizi garenetik, internet gure bizitzan agertu zenetik, teknologia digital berriek gure produkzio, komunikazio, hezkuntza edota kontsumo ereduak modu nabarmenean aldatu dituzte.

Baina internet ez dator zerutik, askok pentsarazten digutenaren kontra. Ez da hodei arin eta etereoa. Azpiegitura erraldoi bat bezala ulertu behar dugu, kontinenteen arteko kable eta makro-ordenagailu batzuen bidez, datuak transmititzen dituena. Gizakiok sortu dugun azpiegitura handiena eta konplexuena. Teorian, ekonomiaren desmaterializazioa eta deskarbonizazioa lortzeko, baina datuek ez dute horrelakorik baieztatzen.

"Teknologia digitalen kontsumo elektrikoa batzen badugu, ekonomialari batzuek egin duten moduan, AEB eta Txinaren atzetik munduko hirugarren kontsumoa izango litzateke (%8)"

Youtube da energia elektriko gehien kontsumitzen duen enpresa mundu osoan, adibidez. Teknologia digitalen kontsumo elektrikoa batzen badugu, ekonomialari batzuek egin duten moduan, AEB eta Txinaren atzetik munduko hirugarren kontsumoa izango litzateke (%8).

Hots, energia eta materialen erabileran, internetek ez du ekarri inongo desmaterializazio edo deskarbonizaziorik. Aldiz, teknologia digitalen energia eta lehengai metaliko batzuen kontsumoa da gehien handitu dena azken hamarkadan eta gora doa digitalizazio prozesuen zabaltzearekin.

Alabaina, dispositibo digitalek, energiaz kanpo, materia berezi batzuk (kobrea, litioa, kobaltoa, indioa, lur arraroak...) behar dituzte eta horrek, dinamika estraktibistekin batera, arazo sozial, politiko eta ekologiko larriak eragiten ditu.

Kontrola. Naomi Kleinek dionez, digitalizazioak kontrol soziala areagotu du asmo errepresiboekin, shock digitalaren doktrinaren bitartez. Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsotf (GAFAM) korporazioek, gure eguneroko bizitzaren jarduerak jarraituz lortzen duten datuekin negozio ederra egiteaz gain, ez dute ingurumena errespetatzen, demokraziaren aurkariak dira eta gure bizitza zelatatzen dute, kapitalismoak behar dituen pilatze eta akumulazio prozesuak egikaritzeko.

Azkenik, ekonomia hiperdigitalizatzeak eta robotizatzeak milioika enplegu suntsitzea ekarriko du datozen hamarkadetan. Beraz digitalizazio gehiago baino, norabide aldaketa edo ziaboga egin behar dugulakoan nago, etorkizuneko belaunaldientzat zor bidegabe eta onartezina saihesteko.

Ekofaxismoa al datorkigu?
2024-07-21 | Iñaki Barcena
Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko... (+)
Haize errota beltzak
2023-05-28 | Iñaki Barcena
50 urte energia berriztagarriak erreibindikatzen eta orain uholdean datozenean ekologista gehienak kontra! Nola uler daiteke? Paradoxa hau ulertzeko argitasun izpi bat eman dit Jaume Franquesaren... (+)
Mugak eta sistemak
2022-07-17 | Iñaki Barcena
Duela 50 urte, 1972an, Massachusets Institute of Technology-ko 17 zientzialarik Hazkundearen mugak izeneko txostena prestatu zuten Erromako Klubaren enkarguz. Txostenaren ondorioa honako hau izan zen:... (+)
Energia berdea?
2022-03-27 | Iñaki Barcena
Zein da energiaren kolorea? Zergatik energia berde izendatzea? Hiztegiak dio energia dela sistema batek lan egiteko duen ahalmena, eta horrek ez omen du kolorerik. Baina... (+)
Negazionismotik ‘negozionismo’-ra
2021-11-21 | Iñaki Barcena
Negazionismoa enpirikoki egiazta daitekeen errealitate bat onartzeari uko egitea da. Ingurumenaren kasuan, energiaren mugak, petrolioaren gailurra (peak-oil) edo klima-aldaketa antropogenikoa ukatzea. Korronte ideologiko indartsu bat... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora