Lur baltza, jenero ona

Agroekologia, alternatiba politiko bat


2023ko abenduaren 21a
EHNE
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gabonei buruz gaizki esaka behar baino gehiago jan eta edan, hondamendira garamatzan kontsumismoaren parte garela onartu eta gurutze hori eramangarria egiteko bidea aurkitu, etzidamu egunerokora itzuli arte. Askok egingo dugu hori, eta ez dut uste indibidualki eta etxean gotortuz mundua aldatzeko giltza bihurtuko garenik. Elikaduraren auziari behar den lekua eta dimentsio politikoa eman eta saihestezina den eztabaida egitea, aldaketa sakonetarako giltzetako bat dela argi ikusi dut ordea EHNE Bizkaiaren jardunaldietan.

Jatea eta edatea funtsezkoak badira, galdera asko erantzun behar ditugu: zer jaten dugun eta nola eskuratzen dugun jatekoa; gure elikadura multinazionalen menpe jarraitzeak nora garamatzan; Euskal Herrian zer, zenbat eta nola ekoizten den; garaiko produktuak eskuratzeko bideak egokiak diren… Arakatu eta neurtu ditzagun gure elikadura premiak, zenbateko eta nolako lehen sektorea behar dugun jakin ahal izateko, eta alderatu dezagun gaur dugunarekin.

Horrek ekarriko du arlo honetan egin behar diren politikak eta estrategiak diseinatzeko pertsonak izatea erabakigarriak, ez multinazionalak. Herri bezala egin behar dugun eztabaida da gainera, Euskal Herria bere osotasunean hartzeak egiten duelako posible Ipar Euskal Herrian ez dagoen lurzorua Arabako lautadan aurkitzea, edota Nafarroko makro-etxaldeek lurrazpiko urak kutsatzea guztion arazoa dela ulertzea.

Zaintza eskubidea erdigunean kokatzea lortu dugun honetan, elikadura erdigune horren parte egitea izan daiteke bide bat eztabaida horri dagokion lekua, garrantzia eta norabidea emateko. Agenda politikoetan lekua egiten dela ziurtatzea izan daiteke bestea. Baina izan dadila.

Trantsizio energetikorako ekuazioaren bila
"Ez nire etxe ondoan”, horretan laburbildu zituen Iñigo Urkulluk, bere hitzaldian, berriztagarrien auzian Eusko Jaurlaritzari egiten zaizkion kritikak. Berekoiak ikusten gaitu; ez diogu erronkari behar... (+)
Eguraldiak ez du lehorte politikoa konponduko
Nafarroaren erdialdean eta hegoaldean hainbat uzta galdu dira edo galtzear dira eguraldiak laguntzen ez badu. Araban inoiz baino txikiagoa izan da oliba bilketa, eta abeltzainak... (+)
Jauzi egitea dagokigu
Bizi dugun krisiaren atzean dauden politikak kudeatzen dituen batek zera adierazi zuen, orain ez gehiegi: “Euskal Herrian azpiegitura proiektu guztiek dute bere herri plataforma”. Garaiz... (+)
Dirulaguntzen politikaz
Saltoki handien jabe diren multinazionalek eta ekoizle txikiek begi onez ikusten ez zutelako agertu zen Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburua oinarrizko elikagaien prezioa mugatzearen kontra.... (+)
gora