Baratzezaintzak eta sukaldaritzak hainbeste jakintza barneratzen dituzte. Matematika, kimika, irakurketa, historia…

Alternatiba ekosozial justuen alde, AHTrik ez



2024ko maiatzaren 06a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Datorren larunbatean, maiatzaren 11n, AHT Gelditu! Nafarroak AHTaren Aurkako Eguna antolatu du Iruñean. Era berean, Gune ekosozialistak, Emakumeen Mundu Martxak eta Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat deitu dute, Bizitza duinen alde, Alternatiba ekosozial justua lelopean. Azken hilabeteotan, bai Nafarroan, bai Euskal Herriko gainerako herrietan, mobilizazio sozialak gora egiten ari dira korporazio handien eraso sozioekologikoen aurrean, azken horiek babes legal, politiko eta instituzionala baitute.

Erdiz Bizirikek magnesita meategiaren aurka egindako borroka; proiektu berriztagarri korporatiboen aurkako batzarrak eta plataformak Bortzirietan, Malerrekan, Basaburuan, Andian, Odietan... goi-tentsioko lineen aurkako mobilizazioak; legebiltzarretan onartzen baina utzikeriagatik hilik jaiotzen diren klima-aldaketa legeak salatzen dituzten ekintzak; Sakanan, Tafallan eta Campanasen AHTaren zundaketa eta obren aurka antolatutako oposizioa; Altsasun tren sozialaren aldeko mobilizazioa; Etxabakoizko UGPSaren aurkako alegazio-kanpaina; lurra hiltzen, urak kutsatzen eta tokiko abeltzaintza suntsitzen duten makrogranjen aurkako erakundeak; ahaztu gabe Euskal Herria Bizirik-ek lurraren defentsan eta Iruñean Elikadura Burujabetzaren alde 140 erakunde baino gehiagok berriki antolatu dituzten mobilizazioak.

AHTak, makroproiektu korporatiboekin gertatzen den bezala, sistema honetako gauzarik okerrenak biltzen ditu: ustelkeria, espekulazioa, elitismoa, inposaketa, ingurumenaren suntsiketa, lurraldearen desegituraketa, tren konbentzionalaren uztea

Herri ekintza eta dinamika horiek guztiak Europar Batasunak eta haren Itun Berdeak, estatuek eta gobernu eta parlamentu autonomikoek inplementatutako eta partekatutako politikek sortutako nahigabearen eta ezinegonaren sintoma dira. Politika horiek elementu komunak dituzte. Haien eredu kapitalistak eragin duen berotze globalaren aurkako borrokaren izenean, makroproiektu berriztagarriak eta horien ebakuazio eta garraio azpiegiturak inposatzen zaizkigu, multinazional handien eskuetan daudelarik. Aldi berean, ez dago horren urgenteak diren deskarbonizaziorako neurri eraginkorren inolako aztarnarik ere. Lurraldearen eta baliabideen beharren eta erabileren plangintzan kolektiboki parte hartzea eragozten da. Eredu produktiboari eta industrialari buruzko erabakiak kapitalaren esku geratzen dira, eta kapitalaren etekinen arabera erabakitzen da beti. Gainera, beharrezkoa bada, langileak sakrifikatzen dira, nahiz eta "jarduera berdeetan" lan egin. Nekazaritza eredu industrialaren aldeko apustua egiten da, eta ustiategi txikiak merkatuaren diktadurapean hiltzera kondenatzen dira.

Horren guztiaren aurrean, ezinbestekoa da gizarte mobilizazio iraunkorra, modu globalean eta kapitalaren proiektu-eraso bakoitzaren aurrean. Trantsizio ekosoziala behar dugu, egungo egoerarekiko haustura gisa ulertua. Bestela, horrela jarraituz gero, krisi sozioekologiko globala baino ez du errepikatuko eta sakonduko. Ildo horretan, azken hilabeteotan AHTaren aldeko benetako erasoaldia jasaten ari gara presio taldeen aldetik, politikoak zein enpresarialak, eta Etxabakoizko UGPSa sare horren beste pieza bat da. AHTak, makroproiektu korporatiboekin gertatzen den bezala, sistema honetako gauzarik okerrenak biltzen ditu: ustelkeria, espekulazioa, elitismoa, inposaketa, ingurumenaren suntsiketa, lurraldearen desegituraketa, tren konbentzionalaren uztea eta bere zerbitzuen okertzea. Horregatik, Sustrai Erakuntza Fundaziotik dei egiten dugu AHTaren Aurkako Egunean aktiboki parte hartzera, Etxabakoizko UGPSaren aurkako sinadura bilketa babestera, eta AHTaren aurkako blokean parte hartzera, 12:00etan Gaztelu plazatik abiatuko den manifestazioan.

Sustrai Erakuntza Fundazioa

Plangintza demokratikorik gabe itzalaldien menpe jarraituko dugu
Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia... (+)
Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto... (+)
Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik... (+)
Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu... (+)
NEE/TEN jardunaldiak, Nafarroarako benetako Energia Plana
Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure... (+)
gora