GURE PLATERA GURE AUKERA ekimena hezkuntza-komunitate, lehen sektore eta gizartetik sortu den eskaera bati erantzuteko jaio da: egungo eskola-jantokien eredua aldatzeko nahia. Ekimen hau osatzen dugun taldeek eskola-jantoki OSASUNTSU, BERTAKO ETA JUSTUA aldarrikatzen dugu. Horretarako, aldaketak proposatzen ditugu, eskola-jantokia espazio integral eta integratzailea izan dadin eta ez bakarrik sukaldaritza “zerbitzu” bat.