"Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia" sukaldaritza saioko bigarren atala da honakoa, Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartearen eskutik. Oraingoan, Onintza Enbeita bertsolari eta kazetaria eta Ane Gorosabel ekoizlea izan dira Azpeitiako Elikagunean, Xabi Izagirreren gidaritzapean. Saio honetan, Onintza Enbeitak brokoli kuskusa egin behar izan du.
Saio hauek, “DUINA; baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa” ikerketa proiektuan jasotako emaitzetan oinarrituz sortu dira. Elikadura osasutsua eta nekazaritza ekologikoa sustatu nahi ditugu eta bizitza duinagoak garatzen lagundu.
Informazio gehiago Biolurren webgunean.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545