Baratza bati ekiten diozun egunean hasten da bizitza
2025-05-14 | Egonarria

3x15: Ezkurra, jaki antikapitalista nola bildu eta prestatu | Asier Bastarrika

Egonarria

Gaur egun basoa gutxi baliatzen dugu jakiak eskuratzeko, perretxiko eta gaztaina batzuk biltzeko asko jota. Baina, basoak jaten ere eman izan digu. Ezkurra da honen adibide: gure arbasoek asko jaten zuten, batez ere negua pasatzeko. Euskal Herrian badira ezkurraren kultura berreskuratzen ari direnak eta gai hau lantzeko gonbidatu dugu Asier Bastarrika, Aiako Goiabe baserriko kidea. Goiaben ezkurra era ezberdinetan erabiltzen dute egunerokoan: irinarekin galletak eta ogia egiteko, baratzean... Ezkurraren historiaz eta erabilera ezberdinez aritu da Eli Pagolarekin.

Egileak:
Bizi Baratzea Bizi Baratzea, ARGIA

Egonarria gehiago:

gora