Ez dago bi baratze berdinik. Baratze batean ez dago bi egun berdinik
2026-03-01 | EDKH

Emakume baserritarrak Onintza Enbeita eta Maribi Ugarteburu, haien liburuak eskutan

EDKH

EHNE Bizkaia sindikatuko hamar emakumeren testigantza jaso du Maribi Ugarteburuk Erein, borrokatu, bizi liburuan eta Feli Madariagarena jaso du Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak liburuan. Biak kaleratu dira ikasturte honetan. Mintzatu dira emakume hauek lurrarekin duten harremanaz, haien gorputzak zenbat zapalkuntzek zeharkatu dituen, ez kasualitatez emakumeek eredu txikiko laborantza egin izan dutela, eta feminismoak landa eremuarekin duen erronkaz, besteak beste

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea Bizi Baratzea, ARGIA

Egonarria gehiago:

gora