Toki hotzetako aza gozoena. Hortik Aramaioko Oletako azen sona.
URRIA
"Urrian bota ongarri, arabera uzta berri"
[Jakoba Errekondo]
Oinarrizko lanak: Egin baratzearen planifikazioa eta jarraitu. Aukeratu tokia. Egin taulenak. eskuratu tresnak. Prestatu lurra eta ongarriak. Erabaki hazitegia bai edo ez, eta non.
Baratzean hasiberriak direnentzat:
Oinarriak: banatu lanak, kendu belarrak, muntatu taulenak, eskuratu ongarriak eta eman lurrari.
Aurkeratu barazkirik errazenak eta hasi landatzen.
Ereintza
Oso errazak: baba, baratxuria (berdetarako), tipula zuria eta gorria eta tipulina.
Bestelakoak: ilarra.
Landaketa
Oso errazak: eskarola, borraja, ziazerba, tipulina, marrubia eta izpilikua.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.