"Otsaileko elurrak, ongarri hoberena balio du"
[Jakoba Errekondo]
Oinarrizko lanak: Egin baratzearen planifikazioa eta jarraipena. Sasoi ona da ongarritzeko (organikoak eta karea). Babestu landare txiki eta ahulak eta hazitegia. Ereintza-sasoi garrantzitsua da.
Hotzetik babestu landareak: estali lurrazala, sustraiak babesteko: lastoa, belarra, luarra... Edo egin berotegi txikiak landareak osorik babeteko.
Oso errazak: azenarioa, baba, baratxuria (berritarako), erremolatxa eta patata (goizekoa)
Hazitegian errazak: apioa, urraza eta mihilua.
Bestelakoak; apioa, ilarra, mihilua, patata-uraza eta zerba.
Oso errazak: aza (udaberrikoa), patata (goizekoa), porrua eta tipula zuria eta gorria, tipulatxa, tipulina eta baratze bazterreko belarrak eta zuhaixkak.
Bestelakoak: zainzuria.
Porrua, baratxuri berdea, aza, azalorea, brokolia, bruselazak, borraja, apioa, eskarola, txikoria, kardua, zerba, ziazerba, erremolatxa eta mihilua.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545