Asteroko buletina
Martxoko ilzaharra, horrek eraman du nere behor zaharra

MARTXOA

"Eguzkia eta euria, martxoko eguraldia"

[Jakoba Errekondo]

Oinarrizko lanak: egin baratzean planifikazioa eta jarraipena. Babestu landare ahulak eta hazitegia. Ereintza -eta landaketa- sasoi garrantzitsua. 

Hotzetik babestu landareak: estali lurrazala, sustraiak babesteko: lastoa, belarra, luarra... edo egin berotegi txikiak landareak osorik babeteko. 

Baratzean hasiberriak direnentzat

Kontuan izan ikasturtea ekainaren amaieran amaituko dela. Ordutik aurrera, baratzea utzita egongo bada, lan guztiak muga hori kontuan hartuta egin. Adibidez, kontuan izan udan zaindu eta bildu beharko direla tomatea, piperra, txitxirioa eta alberjinia. 

 

 

  • Ereintza

    Oso errazak: azenarioa, errefaua, erremolatxa, errukula, patata (goizekoa), porrua, uraza eta ziazerba.

    Hazitegian errazak: errukula era uratza.

    Bestelakoak: alberjinia, borraja, brokolia (goizekoa), ilarra, martorria, mendaroa, mihilua, kuiatxoa, orburua, oreganoa, perrexila, piperra, porru-tipula, salbia, tomatea eta txikirioa. 

  • Landaketa

    Oso errazak: apioa, borraja, erromeroa, ezkaia, marrubia, menda, porru-tipula, uraza eta zerba. 

    Bestelakoak: izpilikua, mendaroa, mihilua, oreganoa, porrua, tipulina, tipula zuria eta gorria, salbia eta zainzuria. 

     

  • Uzta

    Porrua, baratxuri berdea, aza, azalorea, bruselazak, borraja, apioa, eskarola, kardua, zerba, ziazerba, erremolatxa eta mihilua. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora