Asteroko buletina
Batekoz beste, kukua euri eske.

IRAILA

"San Jil [Irailak 1] garoa ebaki eta bil"

[Jakoba Errekondo]

Oinarrizko lanak: egin baratzearen planifikazioa. Aukertu tokia, eta egin taulenak. Eskuratu tresnak, eta, ondoren, prestatu lurra eta ongarriak. Sasoi garrantzitsua da neguan jasoko ditugun barazkiak landatzeko. 

Baratzearekin hasi behar dutenentzat:

Oinarriak: erabaki tokia, begiratu lurraren konposizioari, kendu belarrak, muntatu taulenak eta eskuratu ongarriak. 

Erabaki eta antolatu baratzeko prozesu osoa nola dokumentatuko dugun: idaztzizko materiala, grabazioak...

Erabaki urratsak ere: landatuz hastea errazagoa da; hazitegia bigarren urratsa izan daiteke. 

Aukeratu barazkirik errazenak, eta hasi landatzen. 

Lehenagotik baratzea zutenentzat: berrikusi nola zegoen baratzea aurreko ikasturte amaieran; ikusi argazkiak, eta alderatu topatu dugunarekin. Nola daude lagin bezala utzi genituen landareak: eman dituzte loreak? Garatu al dituzte haziak?

 

  • Ereintza

    Oso errazak: baba, baratxuria, azenarioa, errefaua, ziazerba, tipula zuria eta gorria eta tipulina. 

    Bestelakoak: errukula, eskorola eta txikoria. 

  • Landaketa

    Oso errazak: izpilikua, marrubia, azak, borraja, eskarola, perrexila, porrua, urraza eta zerba.

    Bestelakoak: apioa, azalorea, brokolia, erremolatxa, kardua, orburua eta txikoria. 

  • Uzta

    Porrua, tipula zuria eta gorria, aza (udakoa), azalorea (udakoa), brokolia (udakoa), errefaua, errukula, kukulua, zerba, erremolata, borraja, azenarioa, apioa, apio-arbia, babarruna, leka, kuiatxoa, luzokerra, kuia, patata, tomatea, alberjinia, piper berdea eta gorria, uraza, eskarola eta txikoria.  

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora