Asteroko buletina
Ganderailu, sasoinaren berrigailu.

EKAINA

"Zelai txarrenak ere ekainean belarra"

[Jakoba Errekondo]

Oinarrizko lanak: egin baratzearen planifikazioa eta jarraipena. Uzta-sasoia da. Ekainean baratzea utzi egingo bada, bildu bertan dauden barazkiak, baita txikiak badaude ere. Barazki bakoitzetik utzi beti aleren batzuk, jendeari erakusteko. Ondo dokumentatu (argazkiak atera, eta abar), eta ikusi irailean bueltatzen garenean nola dauden. 

Uda partean hutsik edo landarerik gabe geratuko diren sailetan, bi aukera ditugu:

Estali lurra materia organikoz (luarra, belarra, lastoa, papera, belar ondua, garoa, orbela, inaurkina, enbor-azala...). Onena da eskuera ditugun materialak erabiltzea. Horrela, irailean bueltatutakoan, bakoitzak bere lana nola egin duen ikusi eta alderatuko dugu (zenbat belar atera den, nola iraun duen...)

Belarra hazi. Belarren bat erein dezakegu (hirusta, txirta...); bestela, bertakoak ere sortu eta etorriko dira. Lurra babestuko dute, eta bizirik zaindu. Irailean, bueltan, belar horiek moztu, eta luar pilara botako ditugu, edo lurrean bertan utzi, usteltzen. Lan gehiago du, baina lurrak eskertuko du. 

  • Ereintza

    Apioa, aza, azalorea, azenarioa, babarruna, borraja, bruselaza, brokolia, errefaua, erremolatxa, errukula, eskarola, ilarra, leka, mihilua, perrexila, txikoria, uraza eta zerba. 

  • Landaketa

    Albahaka, alberjinia, apioa, aza (goizekoa), azalorea, borraja, brokolia, burselaza, kuia, kuiatxoa, luzokerra, piperra, porrua (goizekoa), tomatea, uraza eta zerba. 

  • Uzta

    Porrua, tipulina, baratxuri berdea, aza (udaberrikoa), errefaua, errukula, orburua, kukulua, zerba, erremolatxa, borraja, mihilua, azenarioa, zainzuria, apioa, baba beltza, ilarra, kuiatxoa, patata ttikia (berritan), ziazerba eta uraza. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora