Asteroko buletina
Zer da belar txar bat? Onurak ezagutzen ez dizkiogun landarea.

AZAROA

"Azaroa lohitsu, urtea garitsu"

[Jakoba Errekondo]

Oinarrizko lanak: egin baratzearen planifikazioa eta jarraipena. Ongarritzeko sasoi ona da (ongarri organikoak). antolatu hazitegia: ontziak edo mahaia, berotegi itxurako babesa nola jarri...

Baratzean hasiberriak direnentzat

Landare batzuk hotzetik babestu behar dira, hau da, ahulenak direnak: urazak adibidez. Horretarako, estali lurrazala, lastoa, belarra, luarra eta beste erabilita. Horrela, sustraiak babestuko ditugu. Aukeran, egin berotegi txikiak, landareak osorik babesteko. 

  • Ereintza

    Oso errazak: baba, baratxuria (burutarako eta berdetarako), porrua (udaberrikoa), eta tipula zuria eta gorria eta tipulina.

    Hazitegian errazak: porrua eta tipula.

    Bestelakoak: aza (udaberrikoa), baratxuria eta ilarra. 

  • Landaketa

    Oso errazak: marrubia, izpilikua eta tipulatxa. 

  • Uzta

    Porrua, aza, azalorea, brokolia, bruselaza, errefaua, errukula, kardua, zerba, erremolatxa, ziazerba, borraja, azenarioa, mihilua, apioa, apio-arbiam babarruna, piper berdea eta gorria, uraza, eskarola, txikoria. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora