Asteroko buletina
Azaroan ortzia, urte onaren mentura

APIRILA

"Arantza beltza hago zabal, arto lurrak aho zabal"

[Jakoba Errekondo]

Oinarrizko lanak: egin baratzearen planifikazioa eta jarraipena. Landaketa-sasoi garrantzitsua da. Kontuan izan ekainaren amaiera. Ordutik aurrera, baratzea utzita egonga bada, lan guztiak muga hori kontuan hartuta egin. 

  • Ereintza

    Oso errazak: albahaka eta errefaua, patata (goizekoa eta gordetzekoa) azenarioa, ziazerba eta erremolatxa. 

    Hazitegian errazak: egin azkeneko ereintzak, errazenak errukula eta uraza. 

    Bestelakoak: alberjinia, angurria, apioa, apio-arbia, artoa, aza (udakoa), azalorea (goizekoa), borraja, brokolia (goizekoa), bruselaza, errukula, eskarola, kuia, kuiatxoa, leka, luzokerra, martorria, meloia, orburua, perrexila, piperra, porrua, tomatea, txikoria, uraza eta zerba. 

  • Landaketa

    Oso errazak: apioa, borraja, marrubia, oreganoa, erromeroa, ezkaia, menda, tipulina eta uraza. 

    Bestelakoak: erremolatxa, kardua, mendaroa, mihilua, oreganoa, salbia, tipula zuria eta gorria, zainzuria, zerba eta ziazerba. 

  • Uzta

    Porrua, baratxuri berdea, aza, azalorea, bruselaza, orburua, zainzuria, baba beltza, ilarra, ziazerba, erremolatxa eta uraza. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora