"Abenduko elurra, gazta zaharraren pare"
[Jakoba Errekondo]
Oinarrizko lanak: Egin baratzaren planifikazioa eta jarraipena. Sasoi ona da ongarritzeko (ongarri organikoak eta karea). Antolatu hazitegia: ontzika edo mahaia, berotegi-itxurako babesa nola jarri... Babestu landare txiki eta ahulak eta hazitegia.
Hotzetik babestu landareak: estali lurrazala, lastoa, belarra edo luarra erabilita (horrela, sustraiak babestuko ditugu) edo egin berotegi txikiak, landareak osorik babesteko.
Oso errazak: baba, baratxuria (burutarako eta berdetarako) eta porrua (udaberrikoa).
Hazitegian errazak: porrua.
Bestelakoak: aza (udaberrikoa) eta ilarra.
Oso errazak: tipulina eta tipulatxa.
Porrua, aza, azalorea, brokolia, bruselaza, errefaua, errukula, kardua, zerba, erremolatxa, ziazerba, borraja, azenarioa, mihilua, apioa, apio-arbia, babarruna, piper berdea eta gorria (berotegian), eskarola eta txikoria.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545