Asteroko buletina
Baratzea beti da galera multzo baten artean garaipen gutxi batzuk, bizitza bera bezala

Zebra landarea

Aphelandra squarrosa

[Jakoba Errekondo]

Brasildik dator. Zebra landarea izena nabarmena da nondik datorkion, hostotik, berde ilunaren gainean bizi-bizi zuri-laruz bereizten diren nerbiazioa batiu. Aphelandra, grekoko "aphela" (huts edo sinple) eta "aner" (arra) hitzetatik dator; izan ere, lorearen alor arra, hau da, anterak edo lore koskoilak zelulabakarrak dira. "Squarrosa" hitzak hostoaren muturrean duen okerdura adierazten du. 

Deskribapena

Zuhaixka hostoiraunkorra da. Hostoak aurkakoak eta pareka dekusatuak dira, eliptiko edo arrautza formakoak eta nerbiazio zilar--kolore,zuri  edo gris nabarmenekoak. Loraldia, galburu trinkoa osatzen duten braktea horien galtzarbean garatzen diren hodi formako ezpain bikoitza duten loreek osatzen dute. 

Barietateak

Aphelandra squarrosa Hosto berdeak eta nerbiazio zuria ditu. 

Aphelandra squarrosa "Louisar"  Landare trinkoagoa da eta hosto txikixeagoak eta brakteak gorriz ildaskatuak ditu.  

Aphelandra squarrosa "Dania" Oso trinkoa da.  

Aphelandra squarrosa "Brockfeld"  Hostaila deigarriagoa du. 

Gaitzak eta izurriteak

Kolenboloak: intsektu zuri honek zurtoina eta sustraiak jan ohi ditu. Lurra hustu eta sustraiak miatu eta zuzenean akabatu.

Armiarma gorria: landarean nonahi aurki daiteke. Txiki eta gorri-gorria da. Izerdia zurrupatzen du, hostoak horitu eta zimelduz. Hostaila ugari lainoztatzea da prebentziorik onena. 

Zorria: hostopean eta lore brakteatan, izerdia zurrupatuz bizi ohi da. Banaka kendu edo Malathion-ez tratatu. 

Kotxinila: oskoldun intsektu hau hostoan eta zurtoinean itsatsirik izerdia zurrupatuz bizi da. Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu. 

Trikimailuak

Lurra ez da sekula lehortu behar. 

Inguru hezea atsegin du. Maiz lainoztatu.

Beroa behar du zebra landareak.

Neguan 12ºC-tik behera ez eduki.

Ureztatzeko karerik gabeko ur biguna edo euri ura erabili.

Udaberriro loreontziko lurra berritu, ongarriz ondo hornitutako lurra erabiliz.

Zuzeneko eguzkia eta aire-korronteak ez ditu batere gustuko.

Lore zimelduak ebaki. 

Barrukoa
Argia

Argitasuna beharrezkoa du baina eguzki-galdatan ez jarri.

Tenperatura
termometroa 10-25℃ artean

Berostasuna zeharo berea du landare honek. Uda partean tenperatura normala, baina neguan 12ºC-tik behera sekula ez. 

Ureztaketa

Lurra beti heze egon behar du, baina blai ez. Neguan urriago ureztatu. Lurra sekula ez da lehortu behar. Hostaila maiz-maiz lainoztatu.

Ongarriketa

Elikagai asko behar du. Apirila eta iraila artean ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu. Lur berriak ere aberatsa izan behar du. 

Ugalketa

Udaberrian, aldaxkak lur-hondar nahastean landatu eta inguru heze eta beroan eduki. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora