Asteroko buletina
Urri giroa, batean denbora ederra, bertzean uria denean.
Dani Blanco

Tximeleta orkidea

Phalaenopsis spp

[Jakoba Errekondo]

Hibrido multzo handi bat da. Denbora luzez bee artean hibridatzen joan diren espezie ugari dago bere jatorrian: Phalaenopsis amabilis, Phalaenopsis schilleriana, Phalaenopsis violácea, Phalaenopsis amboinensis eta abar. Lore handiak, metroraino txortenetan eta urdina izan ezin kolore guztietakoak, eta forma ugaritakoak ematen dituztenak sortu dira. Kolore urdineoren bat ikusten baduzu, berez zuria dena tindatutakoa da; ondorengo loraldietan berezko zuria azalduko du. 

Asiako hego-ekialdean Australia eta Perutik datoz. Taiwango Orkidea Uharteak orkidea horiei zor die izena. Epifitoak dira, zuhaitzen gainean bizi dira, ez lurrean, hortik sustraiak airean bezala garatze hori. Phalaenospsis izena grekoko phalaina (tximeleta) eta opsis (antzeko) hitzetatik dator eta tximeletaren antzekoa esan nahi du, hortik tximeleta orkidea. 

Deskribapena

Tximeleta orkideak epifitoak dira. Hostoak zabalak, iraunkorrak, osoak, distiratsuak, berdeak edo berdeak zilar distirekin eta batzuetan gorrixkekin dira. Zurtoin motza dute eta hostoaren oinarria guztiz estalita dago. Zilarrezko erroak lodiak, biribilak edo berdinduak dira, eta landareari zilioen bidez atxikitzen zaizkio, beheko aldean. Sustraietako klorofilak landarearen fotosintesiari laguntzen dio. Loraldia albokoa da, ikusgarria eta iraunkorra. Infloreszentziak adarrak izaten dira, metro bete arte luza daitezkeenak. Loreak handiak, 12 cm baino gehiago, eta lauak dira, hiru sepalo ditu eta hiru petalo trilobatuak, horietatik beheko ezpaina osatzen dute, kolore deigarriak dituzte. Urdina izan ezik, kolore guztiak loru dira. 

Gaitzak eta izurriteak

Zorria: landare honen arerio nagusia, izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektua da. Banaka-banaka kendu. 

Kotoi-kotinila: intsektu honen larbak kotoi antzeko babes bat du. Intsektu garatuak, hostoen itsatsita izerdia zurrupatuz bizi diren oskoldunak dira. Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu. 

Armiarma gorria: hostopean aurki daiteke. Txiki eta gorri-gorria da. Izerdia zurrupatzen du, hostoak horitu eta zimelduz. Garbitzen oso zaila da. Intsektizidaz tratatu. 

Trikimailuak

Loreontzi gardenean edukitzea hobe da. Sustraiek, hostoek bezala argia hartu behar dute fotosintesia egiteko. 

Aire-korronteetatik urrundu.

Hezetasunari eustea ezinbestekoa da. Hostajea maiz lainoztatu eta loreontziaren azpian ura daukan beste ontzi bat jarri, etengabe lurrundu eta landarearen inguruneari heze eutsi diezaion. 

Berogailuetatik eta zuzeneko eguzkitik urrundu. Baina toki ahalik eta argitsuenean jarri.

Loreak ihartutakoan lore-gara edo txortena ez moztu. Utzi bere horretan, gutxien uste duzunean berriro loratuko da.

Orkideak behar duen oinarria ez da benetako lurra. Onena pinu azal koskorrak, buztik koxkorrak, hostoak, goroldioa eta egur ikatza nahastea da. Landareari eustea da bere lan garrantzitsuena.

Hostoak garbitzeko belaki busti bat erabili.

Distira emateko produkturik ez erabili. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argia behar du, baina sekula ez jarri eguzki-galdatan.

Tenperatura
termometroa 22-24℃ artean

Gutxienez 13ºC, egokiena 22-24ºC baina nahikoa hezetasun baldin badu 30ºC inguruan ere ederki biziko da. 

Ureztaketa

Lurrari heze eutsi, baina ito gabe; bestela usteldura onddoek laster erasoko baitiote. Hostaila lainoztatu. Ontzia oso osorik uretan sartu daiteke busti on bat emateko. Ontziaren azpian ura duen beste bat jarri, landarearen ingurua heze egon dadin. Kanilako ura baino hobea da euritakoa. 

Ongarriketa

Urari nahasten zaion ongarri likidoa erabili daiteke hostoak lainoztatzean ongarritzeko. Ur berarekin busti ondo loreontziko lurra. 

Ugalketa

Landare nagusiak azpiko aldeko kimuetatik landaretxo berriak ematen baditu, ebaki, askatu eta landatu. Lorea eman duen txortenean landaretxo berriak sortu daitezke. Horiek zuzenean loreontzi baten landatu daitezke, landare anarengatik moztu eta bereizita ego gabe. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora