Asteroko buletina
San Lorentzotan arbi ereite.
Dani Blanco

Ti landarea

Cordyline fructicosa

[Jakoba Errekondo]

Asia tropikaletik eta Polinesiatik dator. Zainzuriaren familikoa da, Asparagaceae. Garrantzi handiko landarea da bere jatorrizko lekuetako kulturetan: munduaren sormenari lotzen zaio, suerte onari, arropak egiteko erabiltzen da, sustraiak jaten zaizkio eta abar. Cordyline grekoko "kordyle" hitzetik dator, eta txurro edo makil lodia esan nahi du, sustrai lodikoteengatik. Fruticosa hitzak zuhaixka esan nahi du. 

Deskribapena

Zurtoin batean lantza formako hosto luzeak biltzen dira; barietatearen arabera kolore desberdinetakoak; gorri, arrosa kolore eta berde desberdin nahasketak. Zahartzean azpiko hostoak galdu et palmera itxura hartzen du. Bere jatorrizko lekuetan 4-5 m-ra iristen bada ere, etxe barruan metro bat inguru izateraino luzatu daiteke. 

Barietateak

Cordyline terminalis "Tricolor" Hosto berdeetan marra arrosa, gorri eta horiak ditu. 

Cordyline terminalis "Red Edge" Txikia eta hostoetan gorri bizia eta iluna ditu.  

Cordyline terminalis "Baptistii" Hosto berde argietan marra horiak eta arrosak ditu.

Cordyline terminalis "Amabilis" Hosto berde eta txuriak ditu. 

Cordyline terminalis "Ti"  Hosto erabat berdeak ditu.  

Cordyline terminalis "Firebrand" Brontze koloreko hostoak ditu.  

Cordyline terminalis "Kiwi" Hostoetan berde kolore desberdinak eta arrosa ditu. 

Gaitzak eta izurriteak

Kotxinila: kotoi-itxura du eta hostoetan itsatsita izerdia zurrupatuz bizi ohi da. Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu. 

Armiarma gorria: hostoak zimeldu eta zimurtu egiten dira. Intsektizidaz tratatu. 

Zorria: hostopean eta kimu berrietan bizi ohi da. Banaka kendu. Intsektizidaz tratatu. 

Trikimailuak

Hostoak bere margo arrosa galdu eta berdetzen badira, landarea berritu (ekis ugalketa). Landarea gaztetzearekin koloreak ere indarberritu egiten dira.

Tenperatura hotzak hil egiten du. Sekula ez eduki 10ºC-z azpitik.

Ura dezente behar du, baina ureztaketa tartekatu eta lurra lehortzen hasten denean ureztatu. 

Urez asetako lurretan "ito" eta berehala galtzen da. Gutxi eta maiz ureztatu.

Udaberri amaieran, 2-3 urtetik behin lurra berritu. Lur berria honela osatu: heren bana hondarra, luarra edo simaurra eta lur beltza.

Aire-korronteak dira cordylinearen arerio nagusiak.

Hostoak erorten bazaizkio eta izurritze arrastorik ez badu, inguru beroegi eta lehorregian egongo da. 

Barrukoa
Argia

Argitasun handia behar du, baina kontuz, eguzkiak zuzenean ematen badio, egun beroetan erre daiteke. 

Tenperatura
termometroa 15-23℃ artean

15ºC eta 23ºC bitartekoa da egokiena. Hortik behera zapuztu egingo da. 10ºC-tik behera hil egingo da. 

Ureztaketa

Loreontziko lurra erabat lehortzen eta utzi, heze punttuari eutsi; ontzitik edo azpiko plateratik ureztatu. 

Ongarriketa

Hazkunde garaian ureztaketa urari ongarria gehitu, hamabost egunetik behin. Lurra berritzean ere lur berriari ongarria nahastea ez ahaztu. 

Ugalketa

Haziak udaberrian ereinda. Altsumak edo zurtoin-zatiak udaberri bukaeran ala uda hasieran leku epel eta hezean aldaxka gisa lur hezean landatuz. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora