Asteroko buletina
Eguteran gereziak, ospelean masustak.
Dani Blanco

Suzko ezpata

Vriesea splendens

[Jakoba Errekondo]

Guyana, Trinidad eta Venezuela aldetik dator. Vriesea izena, Willem Hendrick de Vriese (1802-1862) aleman botanikariaren ohorez ipinitako izena da. Hostoen artetik ematen du lorea. Honek gorri kolore bizia du eta buruxka zapal luzea da, hortik "suzko ezpata" izena. Genero honetako landare gehienak epifitoak dira, oso lur gutxirekin, eta ura hostoen tarteko gunean bilduz. Loreontzian orbela eta desegiten ari den ongarri organikoa behar ditu. 

Deskribapena

Bromeliazeo guztiek bezala, oso sustrai ahulak ditu eta zurtoinik ez. Uztai formako hosto luzeak (40 cm) oin baten inguruan garatzen dira eta berde ahulak dira, marra marroixka horizontalak dituztelarik. Hostailaren erdiko zuloan, ezpata formako infloreszentzia luzea garatzen da (45 cm). Lore horien inguruko braktea gorri biziak ikusgarriak dira. Loraldiaren ondoren hiltzen hasten da eta bitartean ipurdian altsumak garatu eta berritzen da. 

Barietateak

Vriesea splendens "Major" Landare mardulagoa da eta kolore biziagoak ditu. 

Vriesea splendens "Chantrieri" Hosto urdinkarak ditu marra gorri horizontalekin. 

Gaitzak eta izurriteak

Onddoak: hostoen oina, azpitik usteltzen hasten da botritisa edo antzeko onddo baten eraginez. Lorapotoko lurra lehor mantendu. 

Kotxinila: hostopean itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi ohi den lapa antzeko intsektua da. Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu. 

Trikimailuak

Vriesea, bromeliazeo gehienak bezala, lurrean bizi beharrean, beste landareen arba eta enborretan itsatsirik bizi ohi da, eta bere ur eta elikagai hornikuntzan ingurua eta airea garrantzitsuagoak dira lurra baino. Hostaila erdiko zuloan ura biltzeko eran garatzen du. Beraz, horrela ureztatu. 

Barrukoa
Argia

Erdi itzalean gustura bizi da. Sekula ez leku ilunetan; ezta eguzkiak zuzenean jotzen duela ere. 

Tenperatura
termometroa 12-22℃ artean

12-22ºC inguruan eduki.  Hortik kanpo, handiegiak ez diren gora-beherak jasan ditzake. 

Ureztaketa

Hosto arteko zuloa urez bete eta 2-3 astetik behin berritu. Lurra lehor antzea mantenu. 

Ongarriketa

Ez da beharrezkoa.

Ugalketa

Landarea loratu ondoren, altsuma berriak sortu ohi dira. Hauetako bakoitza luarra edo simaur ondua, goroldioa eta orbela nahastuz betetako lorapotoan landatu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora