Asteroko buletina
Ez daude bi baratze berdin. Baratze batean ez daude bi egun berdin.
Dani Blanco

Singonioa

Syngonium podophyllum "Pixie"

[Jakoba Errekondo]

Mexiko eta Bolivia arteko lurralde tropikaletik dator. Syngonium, grekoko "Syn" (elkarrekin) eta "gone" (umetokia) hitzetatik dator; lorean obulutegi itsatsiak baititu. "Podophyllum" izenak esan nahi du hostoek zuztar sendoak dituztela. Igokaria edo zintzilikaria da heldutasunean. Hosto gazteak eta helduak desberdinak dira. Hostoetan duen kolore nahasketagatik da ezaguna eta forma eta kolore horien arabera barietate eta kultibar ugari dago. 

Deskribapena

2 m eta gehiago haz daitekeen igokaria da. Gaztetasunetik heldutasunera bitartean hostoen tamaina eta itxura aldatu egiten ditu. Gaztetan gezi formakoak dira, landarea heldu edo zahartu ahala ordea, hostoak hiruhostoskatu edo pedatu egiten dira. Itxura aldaketa honez gain, gaztetako distira adierazgarria ere ia erabat galtzen du. Loreak kordotx zurizka bate babesean garatzen ditu. Aireko sustraiak garatzen ditu. 

Barietateak

Syngonium podophyllum var.pelliocladum Aldiz, kultibar ugari dago, hostoen kolore nahasketaren araberakoak, batik bat. 

Syngonium podophyllum "Albovirens" Hostoetako nerbioen inguruak nabermen laruak ditu.  

Syngonium podophyllum "Atrovirens"  Zati berdeak ilunagoak ditu.  

Syngonium podophyllum "Trileak Wonder" Hiruhostoskatua berdea da, zilar-koloreko nerbio nagusia du.  

Syngonium podophyllum "Emerald Gem"  Hostoak erabat berdeak ditu. 

Gaitzak eta izurriteak

Zorria: hostopean eta landarearen zati samurrenetan, izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektu hankaluzea da. Banaka-banaka kendu. 

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak horiztatu eta zimelarazten ditu. Armiarma gorrizta eta txiki-txikia da. Erasoa eragozteko hostaila maiz ihinztatu eta inguru hezean eduki. 

Trikimailuak

Lurra bi urtez behin udaberrian berritu.

Hostaila maiz ihinztatzeaz ez ahaztu.

Aireko sustraiak garatzen dituztenez, euskarri gisa goroldioz egindako zutabe bat du egokiena, bertan erraz itsatsiko dira, eta goroldioak sustraiak heze mantentzen lagunduko du.

Gaztealdiko hostoak gustukoago badituzu, landarea maiz kimatu eta hazten ez utzi. Horrela, zuhaizka-itxuran mantenduko duzu.

Ilunpean hostoak erabat berdetuko dira, baina baita zuzeneko eguzkian ere.

Neguan epeltasunari eutsi. Tenperatura jaitsi ahala ureztaketa urritu. 

Barrukoa
Argia

Argi asko behar du. Hostaileko kolore zipriztin nahasia mantendu nahi bada, zuzeneko eguzkitan sekula ez jarri. 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

Tenperatura arruntak, neguan 15ºC-tik behera ez eduki. 

Ureztaketa

Lurrari beti heze eutsi, baina ito gabe. Negu partean urriago ureztatu. Hostaila maiz ihinztatu. 

Ongarriketa

Apirila-urria bitartean, hilean behin ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu. 

Ugalketa

Aireko sustraiak garatzen dituenez, ugaltzen erraza da. Udaberri amaieran sustrai bat edo bi dituen puja ebaki eta aldaxka gisa landatu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora