Asteroko buletina
Santa Luzia, argia deneko iluna.
Dani Blanco

Pasio purpura

Gynura aurantiaca "Purple Passion"

[Jakoba Errekondo]

Asiako hego-ekialdetik dator. Gynura izena, grekoko "gyne" (eme) eta "oura" (zurtoin) hitzetatik dator, lorexaki edo estigmaren itxuragatik, agi denean. "Aurantiaca" hitzak urre kolorekoa edo urrekara esan nahi du, bere lorearen kolorea hala baita. "Purple Passion" barietatearen izena eta pasio purpura izen arrunta landarearen zati guztiak, goi eta behe estaltzen dituen purpura koloreko ile gozo deigarriari zor zaio. Zenbaitek, ilaje hori beregatik belus landarea deitzen du. 

Deskribapena

Landare herrestari edo igokaraia da. Hazkunde azkarrekoa, metro bete arte luza daiteke eta toki egokian baita gehiago ere. Zurtoin erdi-birakariak ditu. 10-14 cm bitarteko hosto luze, lantza formako eta luzanga artekoak; ile ubel ugari du eta ertz gingil eta horztuna. Gainaldea ubel distiradun berdea eta azpialdea gorri-ubel trinkoa. 1,5-2 cm luzeko lore hori-laranja kolorekoak korinbo aske samarretan garatzen dira neguan. Batzuentzat usaina zabaltzen dute, gehienentzat ordea, kirats jasanezina. 

Barietateak

Gynura aurantiaca Tente garatzen da eta bi aldetara horzkatutako 10-20 cm bitarteko hostoak ditu.

Gynura sarmentosa Herrestaria da eta 13 cm luze arterainoko hostoak ditu.

Gynura bicolor Tentea da eta hostoek behin bakarrik horzkatutako ertza dute. 

Gaitzak eta izurriteak

Zorria: landare guztian barreiaturik, izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektu hankaluzea da. Banaka-banaka kendu. 

Onddoak: hezetasun gehiegi duenean, hostoak bezalaxe zurtoinak erasotzen dituzte bat-bateko usteldurak eraginez. Kontuz, ureztatzerakoan landarea ez busti. 

Trikimailuak

Loreen usaina edo kiratsa atsegin ez baduzu, irekitzen hasi ahala kimatu.

Kontuz, ureztatzean landarea bera inoiz ez busti eta hostaila lainoztatzearen ideia burutik kendu.

Oso erraz hasten da. ez zapailtzeko, noizbehinka muturrak kimatu; horrela hostaila bilduz trinkoagoa egingo da.

Etxeko gelarik argienean jarri. Horrela ile ubelak nabariago eta dotoreago izango ditu.

Noizbehinka aldaxkak ebaki eta ugaldu. Oso erraza da!

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argi asko behar du. Zenbat eta gehiago orduan eta ile biziago eta sarriagoa izango du. Zuzeneko eguzkia ere tarteka har dezake. 

 

Tenperatura
termometroa 10-25℃ artean

Normalak, neguan sekula ez 10ºC-tik behera.

Ureztaketa

Udaberri-udazkena bitartean ur asko behar du. Neguan oso urri. Ureztatzerakoan landarea inoiz ez busti, beraz, beti behetik eman ura eta inoiz ez lainoztatu. 

Ongarriketa

Lurra aldatzean itxurazko lurra jartzen badiogu, ez du aparteko ongarriketarik behar. 

Ugalketa

Oso erraza da eta urtean zehar edozein garaitan egin daiteke. Aldaxkak ebaki eta lurrean sartu. Nahi izanez gero, lurrean sartu aurretik, uretan eduki sustraiak garatu arte. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora