Asteroko buletina
Baratzezaintza, arte eszenikoetan mantzoena da
Dani Blanco

Luma esparragera

Asparagus setaceus

[Jakoba Errekondo]

Afrika Hegoaldetik ekarritako landarea da. Asparagus, Grezian genero hau izendatzeko erabiltzen zen izen zaharretik dator, "aspharagos" edo "asparagos" eta hori pertsierako "asparag" (kimua) hitzetik. Setaceus hostoen ukitu fin eta gozoagatik esaten zaio. Horixe bera da luma esparragera izenaren jatorria, luma baten ukitua duelako. Garai batean Asparagus plumosus bezala eree sailkatzen zen, arrazoi beragatik emandako izena. 

Deskribapena

Esparrago-landareak, hazkunde sasoi bakoitzean aihen luzeak garatzen ditu. Heltzen denean puja hauek birakariak dira eta 3 mraino iritsi daitezke. Adarkadura launduak ditu; iratze edo garo antzekoak. Zurda formako filokladoak (6 mm) izan ohi ditu, 8 eta 20 bitarteko multzoka. Lore zuri, txiki, 6 tepaloduna du, eta fruitu biribil gorri ilun eta beltza.

Barietateak

Asparagus setaceus "Compactus" Ez ditu zurtoin birakari igokariak. 

Asparagus setaceus "Nanus" Arestikoa baino txikiagoa da. 

Gaitzak eta izurriteak

Zorria: hostopean eta kimu berrietan, izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektua da. Banaka-banaka kendu. 

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak horiztatu, zimeldu eta eroarrarazi egiten ditu. Hostoak maiz ihinztatzea da prebentziorik onena. Erasoa gogorra bada, intsektizidaz tratatu. 

Trikimailuak

Negu partean kontuz tenperatura hotzekin.

Eguzki-galdatan ez eduki; ezta ilunpe iraunkorrean ere.

3-4 urtetik behin zatitu eta lur berria jarri.

Lur aberatsa eta ureztaketarekin nahasita ongarria emanez gero, mardul eta distiratsu jarriko da. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argitasun handia behar du. Eguzki-galdatan ez eduki, ordea. 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

Negu partean 10ºC-tik gora. Udan tenperatura  altu (25ºC-tik gora) eta iraunkorra kalterako du. 

Ureztaketa

Hazkunde sasoian, neguan ez beste, lurra heze mantendu. Noizbehinka loreontzia uretan sartu. Neguan gutxi ureztatu. 

Ongarriketa

Apirila eta iraila bitartean, bi astetik behin ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu. 

Ugalketa

Udaberrian hazia erein, edo noiznahi landarea zatitu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora