Asteroko buletina
Oteak martxoan lore, ez da faltako eri eta dolore.

Kristoren koroa

Euphorbia milii

[Jakoba Errekondo]

Madagaskar du jatorri. "Euphorbia" izena Mauritaniako Juba II. erregearen medikua izan zen Euphorbosen omenez jarritako da. "Milii" izena, aldiz, Reunioneko gobernadore izan Milius Baroiaren ohorez jarritakoa da; ardi danean, berak eraman zuen espezie hau Frantziara 1821ean. Uste da landare hau asko lehenago, antzinako garaitan, eraman zela Ekialde Hurbilera, eta kondairak lotzen du Kristoren arantzadun koroarekin, hortik izena: Kristoren koroa. 

Deskribapena

Kaktusen tankerako zurtoin lodikotea du eta haien antzera arnatzak ere baditu. Honek, ordea, hostoak garatzen ditu. Hosto hauek 1,5-10 cm luze eta obobatu-birbilduak izaten dira. Lorea, euforbiazeoen familiakoen ezaugarri narbarmena ziatioa da. Ginbaila txikitan elkartuz inguruan dituzten braktea koloretsu biziak, ikusgarriak dira. Kolore desberdinetakoak daude. 

Barietateak

Euphorbia milii "Lutea" edo "Tananarivae" Loreen brakteak hori-hori ditu. 

Euphorbia milii "Splendens" Hosto berde argiak eta loreen brakteak arrosak ditu. 

Euphorbia milii "Milii" Loreen brakteak gorriak ditu. 

Gaitzak eta izurriteak

Botritisa: hostoen ertzak lehortu, zimurtu eta usteldu ondoren erortzen hasten dira. Gutxiago ureztatu, toki lehorragoan jarri eta fungizida batez tratatu. 

Euli txuria: hostopean biltzen diren euli txiki ugariak dira eta izerdia zurrupatuz elikatzen dira. Intsektizidaz tratatu. 

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak zimelarazten dituen armiarma gorrizta eta txiki-txikia da. Erasoa eragozteko infuru hezean ipini. 

Trikimailuak

Lorezain kaskarrenaren utzikeria era erraz eta itxurosoan pairatzen duen landareetako bat da hau. 

Ez lainoztatu.

Leiho koska batean biziko da gustoen.

Loraldiaren amaieran, hostsoak eror daitezke, baina lasai, laster sortuko zaizkio berriak.

Argi asko behar du.

Kontuz, bere latexa (darion likido zurixka) pozoitsua da; begietara edo zaurietara ez hurbildu. 

Urtero edo gehienez bi behin lurra berritu, loraldiaren amaieran; udaberrian noiznahi. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Sasoi aktiboan, loraldian barne, argi asko behar du. Atsedenaldian erdi itzalean eduki. 

 

Tenperatura
termometroa 0-35℃ artean

Loretan dagoenean 12ºC-tik behera ez dadila jaitsi. Loralditik kanpo tenperatura freskoagotan ere ondo biziko da. 

Ureztaketa

Lurra ondo busti. Zertxobait lehortu arte ez berriro ureztatu. Hostoak zimeltzen hasten badira ura behar du. Hostaila ez dago lainoztatu beharrik. 

Ongarriketa

Uda amaiera da beretzako sasoi berriaren hasiera. Ordurako lurra berritu, ondo ongarritutako lurra jarriz. Hilean behin ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu. 

Ugalketa

Udan aldaxkak landatu. Lurrera sartu aurretik ebaki dugun tokiko zauritik darion likido zurixka edo latexa lehortzen utzi. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora