Asteroko buletina
Zertarako zure alaba-semeei mirari bat esplikatzen saiatu, baratze bat landatzen jar ditzakezu eta
Dani Blanco

Kriskitin suge landarea

Calathea lancifolia

[Jakoba Errekondo]

Ekuadorreko eta Brasilgo ingurune tropekaletatik dator. Tarteka loreak ematen ditu, horiztak, eta kriskitin sugearen isatsaren muturra gogorarazten dute. "Calathea" izena grekoko "kalathos" (saskia)  hitzetik dator. Batzuek diote korea saski batean sartuta bezala irekitzen delako. Zenbaitek dio bere jatorrizko kulturetan genero horretako landareekin saskiak egiten direlako dela. "Lancifolia" hitzak hostoaren lantza forma jasotzen du. Argi kopuruaren arabera hostoak bildu edota zabaldu egiten ditu. 

Deskribapena

Oin ugariko landarea, hostoak hasieran tenteak, gero makur samarrak eta obalatu edo lantza formakoak ditu. Berde bizi kolorekoak eta tarteka orban berde ilunak dituenak. Ertz horixkak izan ditzake eta azpialdea gorrixka. 

Barietateak

Calathea generoko 150 espezie baino gehiago ezagutzen dira. Hostoen forma eta koloreak berizten ditu, batik bat. Denak tropikoetakoak dira eta hosto iraunkorra dute. 

Gaitzak eta izurriteak

Armiarma gorria: hostoak ugari lainoztatzea da prebentziorik onena. Erasoa gogorra bada, intsektizidaz tratatu. 

Kolenboloak: zainak jaten dituzte. Lurretik atera, sustraiak miatu eta harrak akabatu.

Esziaridoen larbak: lurra urez aseta dagoenean azaltzen dira. Ureztaketa urritu eta, bertan bada, loreontzien drainatzeko zuloa libratu. 

Trikimailuak

Tenperatura, argitasun, ureztaketa eta ongarriketarako gora-behera nabarmenak dira landare honen etsai nagusiak.

Berostasuna eta aireko hezetasuna behar beharrezkoa ditu.

Lurra berritzeko luarra edo simau zahar soila erabili. 

Barrukoa
Argia

Erdi itzalean egotea komeni zaio. Eguzkitan koloreak ahuldu egiten zaizkio. Neguan eguzkiak zuzenean joko ez duen gela argitsu batean eduki. 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

Epeleko landarea da. Gora-behera nabarmenek landarea zapuztu eta hondatu egiten dute. Gutxienez 15ºC behar ditu.

 

Ureztaketa

Lurrari beti heze eusteko moduan maiz ureztatu, baino ito gabe.

Ongarriketa

Uda partean ureztaketa urarekin hilean behin ongarritu. Neguan ez.

Ugalketa

2 urtetik behin loreontzia aldatu. Orduan landarea ebaki eta zatitu. Hosto pare bateko aldaxkatik, inguru heze eta beroan erraz itsasten dira. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora