Asteroko buletina
Babalore arraioa.
Dani Blanco

Kandela perutarra

Cereus repandus

[Jakoba Errekondo]

Hego Amerikan eta Karibeko Aruba, Binaire eta Curaçao uharteetan naturala da. "Cereus" izena latineko "cereus" hitzetik dator eta kandela esan nahi du, landarearen hazteko forma zuzen-zuzena adieraziz. "Repandus" izena latineko "repandus" hitzetik dator eta ertza arinki izurtua edo kizkurtua duela esan nahi du. Kandela perutarra esaten zaio, garai batean Cereus peruvianus bezala sailkatuta zelako. Ordenadorearen kaktusa ere esaten zaio, izan ere garai batean zabaldu zen ordenadoreek sortzen duten kutsadura elektromagnetikotik babesten zuela kaktus honek. Ideia edo uste hori zalantzan jarria dago. 

Deskribapena

Zutabe edo kandela formako hazkundea duen kaktusa da. 10 metro arte azkar asko hazi daiteke. Zurtoin zukutsuak 5 eta 9 arteko saihets nabarmenak dituzte, bertan arantza marroiak biltzen dituzten areolak daudelarik. Hasieran berde urdinska da, ger berde argia. Lore ikusgarriek 16 cm-ko diametroa dute, zuriak dira eta gau bat eta hurrengo goiz partea besterik ez dute irauten. Udan loratzen da lau urte baino gehiago dituenean. Fruitu laranja-gorriak ematen ditu, barruko mami zurian hazi mordoxka batekin. Zuri hori jan ohi da. 

Barietateak

Barietate asko ditu kanela perutarrak, hona batzuk:

Cereus repandus f. monstrosa mutazio natural bat da. Zurtoinaren saihetsak ez dira zuzenak. 

Cereus repandus f. monstrosa cristate "Petra"  Zurtoin motz borobilak ditu elkarren gainean. 

Cereus repandus f. monstrosa cristate "Camelot"  Aurrekoaren antzekoa da baina arantza mehe, luze horiekin.  

Cereus repandus f. monstrosa "Rojo"  Aurrekoaren antzekoa da baina arantza mehe gorriekin. 

Gaitzak eta izurriteak

Kotxinila: frondean itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi ohi den lapa antzeko oskola duen intsektua da. Mutur zorrotza duen orratz edo labana batez kendu. Alkoholetan bustitako kotoi batekin ere askatzen dira. 

Usteldurak: sustraiei eta landarearen lepo aldeari erasotzen diete; lurra hezeegi dagoenean batik bat. Lurra dena kendu, sustraiak lehortzen utzi eta berriro landatu. Gutxiago ureztatu. 

Trikimailuak

Udaberriaren hasieran luberritu. Lur beltza, hondar larria eta luarra edo simau ondua heren banarekin egin nahasketa. 

Ez lainoztatu.

Leiho-koska batean biziko da gustoen.

Loraldiaren amaieran, hostoak eror daitezke, baina lasai, lastere sortuko zaizkio berriak. 

Argi asko behar du.

Kontuz, bere latexa (darion likido zurixka) pozoitsua da; begietara edo zaurietara ez hurbildu. 

Urtero edo gehienez biz behin lurra berritu, loraldiaren amaieran; udaberrian noiznahi.

Barrukoa
Argia

Argi asko behar du. Leiho argitsuenaren aldamenean jarri. 

Tenperatura
termometroa 10-35℃ artean

Berozalea da. Ez eduki 7ºC-tik behera, nahiz eta lurra lehorra badu, hortik behera ere iraun dezakeen. Komeni zaio atsedenaldi bat egitea neguan, 10-12ºC tartean. 

Ureztaketa

Lurra lehortu ahala ureztatu, ez lehenago. Negu parteko atsedenaldian hilean behin eman ura. 

Ongarriketa

Udaberriaren hasieran ongarri organiko pixka bat eman, luarra edo simaur ondua. Udaberrian eta udan ureztaketa urari ongarri likidoa nahasi hilean behin. 

Ugalketa

Udaberrian haziak erein. Edo udaberri-uddan adarrak ebaki, zauria lehortzen utzi eta landatu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora