Asteroko buletina
Hazi gaiztotik ez da kuia onik
Dani Blanco

Javako pikondoa

Ficus benjamina

[Jakoba Errekondo]

Asia hego-ekialdeko eta australiako lurralde tropikaletik dator. "Ficus" pikondoaren latinezko izena da; genero berekoak dira. "Benjamina" "banyan"-ekin lotzen da, izan ere izen hori dute berak eta genero bereko beste pikondo batzuek (Ficus benghalensis, Ficus prolixa...). Batzuek diote "benjamina" hori bere azaletik lortzen zen kautxu baten izena dela. "Etxe berriko sindromea" izaten du landare honek: toki berri batera mugitzen argitasun baldintza berrietara egokitzeko hosto asko gal ditzake, baina atzera erraz janzten da. Javako pikondoa esaten zaio inguru hartako delako. NASAko ikerketek diote etxe barruko airean dauden gai kutsakorrak garbitu ditzakeela (formaldehikoak eta xilenoa).

Deskribapena

Naturan zuhaitz handia da, 20-30 m luza daiteke. Etxe barruetan itxura negartia zuen zuhaixka da. 5-10 cm-ko punta nabarmena duen hostso gogor xamar obatuak ditu. Hasieran berde argiak dira eta heldu ahala ilundu egiten dira. 

Barietateak

Barietate eta kultibar ugari du espezie honek, hona gutxi batzuk:

 

Ficus benjamina var. benjamina Hosto berde biziak ditu. 

Ficus benjamina var. nuda Hosto handiagoak eta ertz erdi izurtua dituenak. 

Ficus benjamina "Too Little"  Nanoa da eta bonsaitarako erabiltzen da. 

Ficus benjamina "Exotica" Hosto berde argiak ditu. 

Ficus benjamina "Starlight" Hostoak ertza zuri-larua du. 

Ficus benjamina "Golden Princess" Hostoak berde argiak eta berde horiztak ditu. 

Ficus benjamina "Danielle"  Indartsua eta hosto berde ilunak ditu. 

Ficus benjamina "Monique"  Hosto berde ilunak eta ertza izurtua ditu. 

Ficus benjamina "Curly" Hosto erdi izurtuak ditu eta tamaina desberdineko orban zuriekin.  

Gaitzak eta izurriteak

Kotxinila: hostopean itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi ohi da. Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu.

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak horiztatu, zimeldu eta erorrarazi egiten ditu. Hostoak maiz lainoztatzea da prebentziorik onena. Erasoa gogorra bada, intsektizidaz tratatu. 

Trikimailuak

Ahal den argi gehiena emango diogu.

Aire-korronteetatik aldendu. 

Negu partean 15ºC-tik sekula es jaitsi.

Gehiegi baino hobe da gutxiegi ureztatzea.

Hostoak egunero lainoztatzeak ikaragarrizko mesedea egiten dio.

Neguan, hosto gutxi batzuk horitu eta erortzea normala da. Beraz, hosto ugari galtzen badu, argi gutxiegi dauka, edo hotza dauka, edo ur hotzegiarekin ureztatzen da, edo lurra bustiegi eta zainak itota daude edo haize-tokian dago. 

Barrukoa
Argia

Argi asko behar du baino zuzeneko eguzkia ez. Argi faltan hostoak zimeldu eta erori egiten zaizkio. 

Tenperatura
termometroa 15-22℃ artean

Tenperatura beroa behar du, 15-222ºC bitartean gustora bizi ohi da. 

Ureztaketa

Sekula ez gehiegi ureztatu. Loreontziaren arabera txikia bada, astean behin; bitan handia bada. Hostoak egunero lainoztatu. Ur hotzik ez erabili, hotzila hobe. 

Ongarriketa

Maiatza-iraila bitartean ongarriketa behar-beharrezkoa du. Hilean behin ureztaketa urari nahastuta, edo hostoak lainoztatzerakoan. Lur berria jartzean ere erruz ongarritu. 

Ugalketa

Udaberrian, aldaxkak landatuz edo belaunketa eginez, lur harro, heze eta epeletan. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora