Asteroko buletina
Urriko ilberrian elurra ageri bada, zazpi ilberritan ikusiko dezu

Izar gorria

Guzmania lingulata

[Jakoba Errekondo]

Karibe eta Brasil arteko Amerika tropikal guztian du jatorria. Guzmania izena, Anastasio Guzman XVIII.mendeko espainiar naturalistaren ohorez jarria du. "Lingulata" hitzak mingain itxura duela dio, loreen inguruko braktea gorrien kolorea eta formagatik. Bromeliazeoen familiko landare ezagunena da. Epifitoa da, hau da, zuhaitzen gainean bizi da, ez lurrean. Adar artean eta enbor zuloetan pilatzen den orbel, azal eta antzeko hondakin organikoetatik elikatzen da. Hostoak onik forman zabalduta ura biltzeko erabiltzen du. 

Deskribapena

Bromeliazeo familiako guztiek bezala, oso sustrai ahulak ditu eta zurtoinik ez du. Uztai formako hosto luzeak (45 cm luze, 3 cm zabal) oin baten inguruan hazten dira eta berde metalikoak dira. Hostailaren erdiko zuloan 18-30 cm luzeko lore multzoa garatzen da, braktea gorrien artean loratxo txuriak dituelarik. Loraldian ondoren landarea urte bat edo bi bizi daiteke baina hil egingo da. 

Barietateak

Guzmania generoa oso zabala da, denak tankera berdinekoak, infloreszentziaren forma eta kolorea aldatzen delarik. Hibrido mordo bat ere ezagutzen eta sortzen ari dira. Izar gorriaren barietate asko erabiltzen dira, hona batzuk:

Guzmania lingulata var.cardinalis Braktea gorri biziak ditu. 

Guzmania lingulata var.cordata  Lore gorri-laranja du.

Guzmania lingulata var.flammea  Lore gorri bizia du. 

Guzmania lingulata var.lingulata 

Gaitzak eta izurriteak

Zorria: hostopean izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektua da. Banaka kendu. 

Onddoak: botritisa edo antzeko onddo baten eraginez hostoen oina, azpitik usteltzen hasten da. Loreontziko lurra lehor mantendu. 

Kotxinila: hostoen itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi ohi den lapa antzeko intsektua da. Alkoholez bustitako kotoi batez, banaka-banaka kendu. 

Trikimailuak

Inguruan aire hezea maite du, erradiadoreetatik eta berotik urrundu. 

Ura erdiko zuloan behar du, gelako tenperaturan dagoena eta euri-ura bada hobe.

Lorea behin bakarrik ematen du eta ondoren hil egiten da (urte bat edo bi bizi daiteke lore hori). Loraldiaren ondoren ipurdian altsumak sortzen zaizkio; horiek berezi eta landatuz ugaldu. 

Izar gorria, bromeliazeo gehienak bezala beste landareen adar eta enborretan itsatsirik bizi ohi da. Beraz, bere elikaduran sustraiak baino garrantzitsuagoak dira hostoak. Euri edo ihintza hostailaren erdiko zuloan biltzeko eran garatzen ditu hostoak. 

Neguan toki hotzean badago (13ºC-tik behera) ez ureztatu. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Erdi itzalean gustura bizi da, argi askorekin ere bai baina sekula ez eguzkitan zuzenean. 

Tenperatura
termometroa 16-24℃ artean

16-24ºC artean ondo biziko da. 22-24ºC behar ditu lorea garatzeko. 

Ureztaketa

Hosto arteko zuloa urez bete eta 2-3 astetik behin berritu. Lurra lehor antzean mantendu. 

Ongarriketa

Ez da beharrezkoa. 

Ugalketa

Landarea loratu ondoren ipurdian altsuma berriak sortu ohi dira. Horietako bakoitza, luarra, goroldioa eta orbela nahastuz beteako loreontzian landatu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora