Asteroko buletina
Otsaileangizona makautsik ikusi baino, otsoa arditartean ikusi hobe.
Dani Blanco

Filodendro gorria

Philodendron erubescens

[Jakoba Errekondo]

Trinidad, Kolonbia eta Venezuela aldetik datorkigu. "Philodendron" gregoko, "philo" (maite) eta "dendron" (zuhaitz) hitzetatik dator, landare zuhaitzetara igotzeko joera aipatzen duelarik. "Erubescens" hitzak gorritzen dena esan nahi du, hostoen kolorea jasoaz. 

Deskribapena

Landare igokaria da, zurtoinak beste landareen enbor eta arbei edo beste edezerri helduta igotzen dira. Zurtoina gaztetan gorri bizia da. Hostoak 25-30 cm bitartekoak, bihotz formakoak edo aurikuladun oinekoak, punta zorrotzak eta arrautza edo triangelu formakoak ditu. Hasieran gorri-beltzak dira eta gero berde ilunak. Txorten luzea, hosto azpialdeko nerbiazio nabarmena bezalaxe granate bizia da. Hosto-txorten bakoitzaren oinean sustrai atxikitzaile sorta bat garatzen du.

Barietateak

Philodendron erubescens "Borgoña" Hostailaren gorri-belztasuna deigarriago eta iraunkorragoa da.

Philodendron "Pink Princess" Orban arrosak ditu hostoetan zipristinduta.

Philodendron erubescens "Imperial Green" Gutxiena hazten dena eta hosto handi berdeak dituena.

Philodendron erubescens "Red Emerald" Hosto handiak ditu.

Gaitzak eta izurriteak

Zorria: hostopean eta kimu berrietan, izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektua da. Banaka kendu.

Kotxinila: izerdia zurrupatuz, hostoetan itsatsirik bizi ohi den lapa antzeko oskoldun intsektua da. Alkoholez bustitako kotoi batez, banaka-banaka kendu.

Usteldura: onddoen hosto, zurtoin eta sustraiei eraso diezaiekete. Ingurune hezeegiaren adierazle da. Gutxiago ureztatu.

Trikimailuak

Kontuz neguan hotzarekin eta udan beroarekin.

Hazi ahala lur gehiago behar du eta ongarritzeaz ez ahaztu.

Hosto-txortenaren oinean garatzen dituen sustraiak ez kendu eta maiz lainoztatu.

Hostoak maiz garbitu, oihal edo belaki heze hutsaz.

Loreontzia aldatzeko edo lurra behrritzea udaberriko lanak dira. Hazi eta eusteko goroldioz bildutako hesolak dira onenak, bustitzean urari eusten diotenak, aire sustraiek ur hori har dezaten.

Gehiegi luzatzen denean, zurtoinak moztu eta zatiak aldaxka gisa erabili ugaltzeko. 

Barrukoa
Argia

Philodendron guztiak bezalaxe hau ere zuzeneko eguzkitik urrundu. Ilunpe pixka batean ere ederki bizi da. 

 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

Neguan 13ºC-tik behera ez eduki, eta uda partean 23ºC-tik gora ere ez.

Ureztaketa

Neguan noizbehinka ureztatu. Udan ura erruz eman. Hostaila ugari lainoztatu. 

Ongarriketa

Maiatza eta urria bitartean, hilean behin, ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu. 

Ugalketa

Udaberrian zurtoin muturreko aldaxkak landatu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora