[Jakoba Errekondo]
Malasyako penintsula eta Java du jatorria. Aeschynanthus izena grekoko "aischune" (lotsagarria) eta "anthos" (lore) hitzetatik dator, loreen kolore gorri bizi deigarriagatik hain zuzen ere. Radicans izenak adierazten du bere adar zintzilikarioek lurra ukitzen dutenean sustraiak sortzen dituztela. Lorearen koloreagatik eta formagatik esaten zaio ezpainetakoa, ezpainak margotzekoa dirudielako. Usain bizia dute loreek.
Landare herrestari eta zintzilikaria da. Epifito edo litofitoa da, hau da, beste landare batzuen gainean edo harrien gainean bizi da. Zurtoinak 60-70 cm luze ditu. Hostoak binaka, aurkariak, eliptikoak eta denak alde berera ditu, argiaren aldera begira. Hosto-galtzarbetan garatzen diren loreak, 4 cm artekoak eta gorri biziak, "eztarri" horia eta kaliza gorri ilun zetatsuak dira. Udaberri-uda partean loratzen dira.
Aeschynanthus radicans "Variegata" Lore gorri biziak eta hostoaren ertza larua ditu.
Aeschynanthus radicans "Cassiopeia" Loreak pipita gorri bizi ilunetatik ematen ditu.
Aeschynanthus radicans "Curly" Hosto berde ilunak adarrean era deigarrian kiribilduta hazten dira.
Aeschynanthus radicans "Purple Star" Loreak gorriak dira, orban purpurak dituztela.
Aeschynanthus radicans "Rasta" Hostoak bere gainean kiribiltzen dira.
Aeschynanthus radicans "Tangerine" Loreak gorri-laranja kolorekoak dira.
Aeschynanthus radicans "Krakau" Hostoak beeziki distiratsuak dira.
Botritisa: gehiegizko ureztaketaren ondorio da. Onddoaren eraginez txortenaren ipurdia usteldu eta hostoak makurtu eta erori egiten dira. Gutxiago ureztatu, toki lehorragora eraman eta fungizida batez tratatu.
Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz hostoak horiztatu eta zimelarazi egiten du. Erasoa eragozteko hostaila lainoztatu edo inguru hezean eduki.
Zorria: hostopean eta landarearen zati samurretan izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektua da. Banaka kendu.
Tenperaturarekin kontuz, negu-neguan eta uda gorrian landare hil daiteke.
Zintzilika jartzeko landare dotorea da.
Hezetasuna behar du, hostaila maiz lainoztatu eta lurrari heze eutsi.
Argi asko behar du, etxeko tokirik argitsuenean jarri.
Loraldia oparo izateko urtero atsedenaldi bat behar du. Neguan hilabetez ia urik bota gabe eta 12-15ºC artean eduki.
Luberritu urtero edo gutxienez biz behin udaberri hasieran.
Hostaila trinkoa eta gaztea izateko loraldia amaitutakoan erdira inausi.
Aire-korronteak ez ditu atsegin.
Argi asko behar du. Leiho ingurua du gogoko, baina eguzkiak zuzenean ez emateko moduan.
Tenperatura epelzalea da zeharo. Neguan 10ºC-tik behera eta udan 24ºC-tik gora sufritu egingo du. Egokiena 13-15ºC artean dago.
Hosto arteko zuloa urez bete eta 2-3 astetik behin berritu. Lurra lehor antzean mantendu.
Udan hilean behin ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu.
Uda hasieran kimu-aldaxkak lur hezean landatu eta hezetasunari eta epelari eutsi.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545