Asteroko buletina
Azak eta porruak eraman ditu neguak
Dani Blanco

Elefante hanka

Beaucarnea recurvata

[Jakoba Errekondo]

Mexikon elefanterik ezagutzen ez bada ere, Elefante hanka handik dator. Landare arrak eta emeak daude, mantso bada ere, 8-10 metro arte luza daiteke eta oina 3 m-ko diametro arte zabaldu. Adarren muturrean hosto mehe eta luzez osatutako mototsa izaten du. Itxura horregatik du izen xelebre hori. Beaucarnea izena Jean-Baptiste Beaucarne landare zukutsuen bildumagile belgiarraren omenez du eta recurvata hosto kizkurrei zor die. 

Deskribapena

Botila antzeko enborra du eta hau ebakitako edo zauritutako tokian pujak sortzen dira, hosto-pilaketa garatuz. Hostoak berde argiak, luze (oso luze) eta estuak dira. enborraren oin edo ipurdian duen loditasuna, ur erreserba da. 

Barietateak

Beaucarnea genero berean espezie asko dago, baita elefante hankaren oso tankerakoak direnak ere. Espezie berean: 

Beaucarnea recurvata "Variegata" Hostoen ertza hori edo laru kolorekoa du.

Gaitzak eta izurriteak

Kotxinila: hostoetan itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi dira. Alkoholaz bustitako kotoi batekin banaka-banaka kendu. 

Trikimailuak

Landare hau ezezaguna da etxe gehienetan; garestia baita. Hala ere, inolako premia berezirik ez du eta zaintza errazekoa da. 

Argi izan: oso noizbehinka ureztatu. Non dagoenaren arabera berak erakutsiko dizu.

Leiho edo argi-fokuen aurrean kontraste dotorea egiten du.

Bulego lehor eta beroetan gustora bizi da.

Lurra aldian behin lehortzeak ez dio inolako kalterik egiten; enborrean nahikoa ur jasotzen baitu.

Botila antzeko enborra ebakitako tokian pujak sortzen dira, hosto mototsak garatuz.

Enborraren oin edo ipurdian duen loditasuna, ur erreserba da. 

Barrukoa
Argia

Toki argitsuak maite ditu. Eguzkia zuzenean ere pixka bat har dezake. 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

Etxe barruko ohiko tenperaturak egokiak dira. Neguan, ordea, 10ºC-tik behera sekula ez eduki. 

Ureztaketa

Lurra erabat lehortu denean ureztatu. Airean ez du hezetasunik behar. 

Ongarriketa

Urtean behin lurrari ongarri organikoa nahasi. Uda partean bi astetik behin ureztaketa urari ongarria gehitu. 

Ugalketa

Altsumak landatuz, baina ez da erraza. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora