[Jakoba Errekondo]
Txinaren hego-mendebaldea, Tailandia, Laos eta Vietnam artean du jatorria, batez ere Mekong ibaiaren inguruan. "Phoenix" datil palmondoaren izen grekoa da, generoari izena ematen diona. "Roebelenii" izenak orkideo biltzaile eta ikertzaile izan zen Carl Roebelini (1855-1927) egiten dio ohore. Datil palmondo nanoa, palmondo txikia delako esaten zaio, enborra, asko jota, 2-3 metrokoa du eta hostajea 5 metrotara iritsi daiteke. Mekongo datil palmondoa ere deitzen zaio, bere jatorriagatik. NASAko ikerketek diote etxe barruko airean dauden gai kutsakorrak garbitu ditzakeela (formaldehidoak eta benzenoa). Gero eta sona handiagoa du eta sarri erabiltzen da etxe barruko landare bezala.
Loreontzietan 4 m arte garatzen den palmondoa da. Adar zupatzaileak izan ditzake estipean edo enborrean. Hostoak uztai-formakoak edo makurtuak ditu, 1-1,2 m luze, estuki pinatuak, behereneko hostoskak sarritan arantza itxurakoak eta gainerakoak linealak eta orokorrean luma-itxura dutenak. Lore txikiak dioikoak izateaz gain, hostailaren artean sortzen diren 45 cm luzeko panikula trinkoetan elkartzen dira. Arrautza antzeko fruitu beltza 1,2 cm luze eta hazi ildokatu bakarra du.
Phoenix generoan 17 palmondo espezie biltzen dira.
Phoenix roebelenii Honetaz gain ezagunenak, biak Euskal Herrian kanpoan ederki bizitzen direnak hauek dira:
Phoenix canariensis Ez du adar zupatzailerik eta 16 m-raino garatzen da.
Phoenix dactylifera Adar supatzaileak estirpe-oinean soilik ditu eta 30 m edota gehiago gara daiteke.
Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz hostoak horiztatu eta zimelarazi egiten ditu. Erasoa eragozteko hostaila maiz lainoztatu eta inguru hezean eduki.
Zorria: hostopean eta zurtoin marduletan izerdia zurrupatuz bizi ohi da. Banaka-banaka kendu.
Zaineko kotxinila: lurpean, zainetara itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi ohi da. Lurra dena kendu eta sustraietan daudenak kendu.
Kotxinila: hostopean itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi ohi den eta lapa antzeko oskola duen intsektua da. Alkoholez bustitako kotoi batez kendu.
Drainatzea garrantzitsua da. Ura zurtoinetan geratzen bada laster hilko da.
Hostaila lainoztatzeaz ez ahaztu eta inguru bero eta lehorrean (berogailuak, aire egokitua eta abar daudenean) maizago.
Berotasuna ikaragarri atsegin du, toki bero eta hezean ederra egingo da.
Hostoak garbitzeko belaki heze bat erabili. Sekula ez produktu kimikorik.
Hostoak zimeldu ahala ebaki eta kendu, ez tiraka.
Kontuz aire-korronteekin.
Barruan bizi bada zuzeneko eguzkiarekin kontuz. Erraz jasan dezake, baina ez ordurik beroenetan.
Uda partean kalera ateratzen badugu, pixkanaka ohitu eta ez bat-batean.
Argitasun handia behar du. Zuzeneko eguzkitan ere egon daiteke egunean 2-3 orduz.
Hazkunde-sasoian tenperatura egokiena 15-25ºC bitartekoa da. Neguan 10-15ºC bitartean eduki. Horrela atsedenaldi egokia izango du. Kanpoan -3ºC arte jasan dezake.
Negua zenbat eta hotzago, hainbat eta urriago ureztatu. Udan lurrazala lehortu ahala ureztatu. Hostaila maiz lainoztatu.
Hazkunde-sasoian, udaberrian eta udan, hilean behin urari ongarri likidoa gehitu.
Udaberri hasieran hazia erein, 26ºC inguru behar ditu eta ugaltzea zaila da.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545