Asteroko buletina
Baratzean, baratzezainak ereiten duena baino gehiago hazten da.

Buztan lorea

Anthurium andreanum

[Jakoba Errekondo]

Buztan lorea Hego Ameriketako baso tropikaletakoa da, Kolonbia eta Ekuador aldekoa. Honek esaten digu zer duen gustuko: giro bero eta hezea. Anthurium izena "anthos" (lorea) eta "oura" (buztan) hitzetatik dator, lorearen itxuragatik, alegia. Bere lore deigarrien kolore biziengatik, "flamenko lorea" ere deitzen zaio. Andreanum hitzak adierazten du lore ezpata bakoitzean lore arrak eta emeak bereizita dituela.

Deskribapena

Txorten luze batean, lantza-formako hosto berde distiratsuak ditu. Loraldia martxoa-abuztua bitartean izaten du. Lore-multzo luzexka kolore biziko kordotxa, ezpata edo baktea deigarri baten gainean luzatzen da; horren kolorea zuria, arrosa edo gorria izngo da baietatearen arabera. Lore bakoitzak sei aste baino gehiago iraun dezake; baita ebaki ondoren ere.

Barietateak

Anthurum andreanum Kordotxa gorri bizia du.

Anthurum andreanum "Album" Kordotxa zuria du.

Anthurum scherzerianum Kordotxa arrosa du.

Anthurum crystalinum Hosto deigarriak ditu nerbio laruekin, baina lore kaxkarrak.

Anthurum magnificum  Aurrekoaren antzekoa, baina hosto berde ilunak ditu. 

Gaitzak eta izurriteak

Zorri berdea: hostopean bizi ohi da. Banaka kendu, edo intsektizida naturalarekin tratatu.

Armiarma gorria: hostoa maiz bustitzea da prebentziorik onena. Intsektizida naturalekin tratatu.

Botritisa: usteldura ereagiten du. Lurra gutxiago ureztatu. Fungizidarekin tratatu. 

Trikimailuak

Landarea dotorea da jatorrizko infuruneko baldintzak baldin baditu; beroa eta hezetasuna baditu, alegia.

Eguzkitan erre egiten da.

Lurra lehor antzera eduki, bana hostoak sarri-sarri busti.

Hazkunde-sasoian lurra maizago ureztatu, baina ur hotzila edo epela erabili.

Aire-korronteetatik urrutiratu eta kontuz neguan hotzarekin. 15ºC-tik behera sekula ez dadila jaitsi. 

Loreak denbora luzez irauten bu; baita ebaki ondoren ere. 

Barrukoa
Argia

Argi asko behar du, baina eguzkiak zuzenean jotzen ez duen tokian ipini. 

Tenperatura
termometroa 15-30℃ artean

Beroa gustatzen zaio, ea gora-behera handirik gabekoa. Neguan 15ºC-tik jaitsi gabe mantendu. 

Ureztaketa

Ur gutxi baino maiz eman. Lurrari lehortzen ez utzi, baina sekula ez urez asetu. Hostoak maiz busti dutxan edo lainoztagailuarekin. 

Ongarriketa

Udaberrian eta udan urari loretarako berezia den ongarri likidoa erantsi. Sasoiko hazkundea apaltzen denean gehiago ez ongarritu hurrengo udaberrira arte. 

Ugalketa

Hazitik ugaldu ohi da, baina baldintza bereziak behar direnez, etxean lortzea oso zaila da. Ipurdian kimu berriak sortzen ditu altsuma edo muskil berrietan; udaberrian luberritzeko loreontziz aldatzean zatitu daiteke. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora