Asteroko buletina
Irail hasteko euria, mahastiaren edaria.
Dani Blanco

Begonia orinduna

Begonia maculata

[Jakoba Errekondo]

Brasildik mundu guztira zabaldu da begonia eder hau. Begonia izena Michel Bégon (1638-1710) botanikari eta frantziar koloniako gobernadoreari zor zaio. "Maculata" hitzak adierazten ditu bere hostoen hain deigarriak diren orin edo orban horiek. Puntu bitxiak dira, ikusgarriak. 

Deskribapena

Kanabera edo zurtoia duten begonia multzokoa da. Zurtoin zuzenak 1 m-raino hazten dira. Hostoak berdeak ditu, orin zuriak sakabanatuak gainean, azpian gorriak, bihotz itxurakoak, ehundurua ondulatua eta ertza uhindua dutenak. Loreak arrosa zuriak edo zuriak dira eta multzo zintzilikatuetan izaten dira udan, ikusgarriak; lore emeak arrak baino ugariagoak dira. 

Barietateak

Begonia orinduraner barietate batzuk: Albo-picta, Argentea, elegantissima, Maculata eta Wightii. Hona hemen kanabera duten beste begonia aipagarri batzuk:

Begonia coccinea Hosto mamitsua du eta ertza nahiz loreak gorriak. 

Begonia coccinea "President Carnot" Zilar-koloreko pikardatua du eta lorea gorri ahulagoa.

Begonia argenteoguttata Hostoa berde metalikoa eta azpiko nerbiazioa gorria. 

Begonia x corallina "Medora" Hostoak txikiak eta berde ilunak eta loreak zuri-arrosak.

Begonia x corallina "Orange Rubra"  Lore zuri-laranjak ditu. 

Gaitzak eta izurriteak

Mildiua eta gainereako onddoak: gutxi aireztatutako inguruan sortzen dira. Erasotutako zatiak ebaki eta kendu eta toki egokira eraman. 

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak horiztatu, zimeldu eta erorrarazi egiten ditu. Instsektizidaz tratatu.

Botritisa: onddo honek, hostoak zimurtu eta usteldu egiten ditu. Lurra edo ingurua hezeegia denaren adierazle. Toki lehorragora eraman, gutxiago ureztatu, erasotutako hostoak ebaki eta kendu. 

Trikimailuak

Hostoen kokapena orekatu nahi izanez gero, noizbehinka loreontzia giratu.

Hostoak berak sekula ez ihinztatu edo busti, gaitzek segituak erasotuko liokete-eta.

Toki bero eta lehorrak ez ditu atsegin.

Adar zatiak aldaxka gisa landatu udaberri hasieran. Beste ugalketa sistema arraro samarra denez, saiatzeak merezi du (ikus ugalketa atalean "aldaxkak").

Tarteka kimatu, loraldiaren ondoren batik bat, landarea ez zarpailtzeko. Urtean behin behinik bai, udaberri hasieran. 

Udaberriko lurra berritu.

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argi asko behar du. Beraz, etxeko leku argitsuenean jarri. Eguzki ahulean ordu batzuk igaro ditzake, galdatan ez ordea. Kanpoan toki babesean ederki bizi daiteke. 

Tenperatura
termometroa 10-25℃ artean

Etxeko barruko ohiko tenperaturetan ondo bizi da. Negu partean 13ºC-tik behera sekula ez eduki. Kanpoan neguan babestuta. 

 

Ureztaketa

Lurra heze mantentzea garrantzitsua da. Udan lurrazala lehortu ahala ureztatu. Neguan ur gutxi behar du, baldin eta toki bero-beroan ez badago. Inguruko airea lainoztatu, baina hostoak zuzenean sekula ez. 

Ongarriketa

Sasoi aktiboan ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu. baina oso dosi txikia. 

Ugalketa

Hostoa lurrean sartu erdiraino edo zurtoineko kanabera aldaxka gisa landatu udaberri-udan. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora