Asteroko buletina
Otsaila eztiegi, primadera xirtxilegi.
Dani Blanco

Begonia erregina

Begonia rex

[Jakoba Errekondo]

Begonia espezie eta barietate ugari dago, denak Australasia aldetik datoz. "Begonia" izena, Michel Bégon (1638-1710) botanikari eta Kanadako frantziar koloniako gobernadoreari zor zaio. Espezie honi "rex" izenak erregea, bikauna edo ohiz kanpokoa esan nahi du. Sona handia du lorezaleen artean, izan ere bere hosto handiko multzoa nabarmena da eta kolore nahasketa desberdin askotarakoak topa daitezke. Loratzen da, baina lorea ttikia da eta ez du, esta gutxiagorik ere, hostajeak duen garrantzirik. 

 

 

 

 

 

 

Deskribapena

Lurrazpian errizomak ditu. Elkarren gainean, multzoa osatuz hosto obatuak, azalera zimurrekoak, ile latzak dituena eta margo ugaridunak (berde ilun, arrosa, metalizatua, granatea, eta abar). Arrosa-koloreko loreak ditu, multzo tente txikietan. 

Barietateak

Barietate eta azpibarietate ugari dago, batik bat Lorategi Botanikoetan sortuak. Denen ezaugarri bereizgarri nabarmena hostoetako margo deigarrien nahastea da. 

Gaitzak eta izurriteak

Botrisia: onddo honek, hostoak zimurtu eta usteldu egiten ditu. Lurra edo ingurua hezeegia denaren adierazle. Toki lehorragora eraman, gutxiago ureztatu, erasutatako hostoak ebaki eta kendu. 

Mildiua eta gainerako onddoak: gutxi aireztatutako inguruan sortzen dira. Erasotutako zatiak ebaki eta kendu eta toki egokira eraman. 

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak horiztatu, zimeldu eta erorrarazi egiten ditu. Intsektizidaz tratatu. Urarekin lainoztatuz gero, atzera egiten du.

 

Trikimailuak

Hostoen kokapena orekatzeko, noizbehinka loreontzia biratu.

Hostoak berak sekula ez lainoztatu edo busti, gaitzak segituan erasoko lioke-eta.

Toki bero eta lehorrak ez ditu atsegin.

Ugalketa sistema arraro samarra denez, saiatzeak merezi du.

Udaberriro lurra berritu, bestela zeharo zarpaildu eta desitxuratzen da-eta.

Ingurua  heze mantentzeko, lurrazalean goroldioa jarri ohi da. Hau ere urtero berritu. 

Barrukoa
Argia

Argitasun handia atsegin du. Beraz, etxeko toki argitsuenean jarri, baina inolaz ere ez eguzkiak hoko duen tokian, erre egingo litzateke-eta. Pixkanaka toki ilunxeagoetara ere ohitzen da. 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

Etxe barruko ohiko tenperaturatan ondo bizi da. Negu partean 13ºC-tik behera sekula ez eduki. 

Ureztaketa

Lurra heze mantentzea garrantzitsua da. Udan lurrazala lehortu ahal ureztatu. Neguan ur gutxi behar du, baldin eta toki bero-beroan ez badago. Inguruko airea ihinztatu, baina hostoak zuzenean sekula ez. 

Ongarriketa

Sasoi aktiboan ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu, baina oso dosi txikia. 

Ugalketa

Hosto zatiekin aldaxka edo eskejeak egin, maiatzean edo ekainean. Uretan edo lurrean jarri, erraz itsasten da. udaberrian loreontzia edo lurra aldatzean, landare batzuk zati daitezke. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora