Asteroko buletina
Otsailtxo laburrean, katarrak gau -lapurrean.
Dani Blanco

Aterki zuhaitza edo txeflera

Schefflera actinophylla

[Jakoba Errekondo]

Java, Ginea Berria eta Australia aldetik dator. Lehen "Brassaia" generoan sailkatzen zen eta oraindik ere izen horrekin topa dezakezu. Txeflera aspaldiko izena du, eta egun "Schefflera" generoaren barruan sailkatzen zen. Aterki zuhaitza izena hostoen formagatik datorkio, baina batez ere naturan bizi den tokietan zuhaitzak hartzen duen formagatik ere, aterpe ederra sortzen baitu "Actinophylla" hitzak bere hostoak deskribatzen ditu, distiratsuak, alegia. 

Deskribapena

Bere ingurune naturalean 12 m-raino hazten den zuhaitza da. Hostoak txorten luzea du eta 5 eta 16 bitarteko folioloz konposatua dago. Hauetako bakoitza, 1.530 cm bitartekoa, larrukara, obatuluzanga eta berde distiratsua da. Lore gorri ilunak ditu 3.060 cm luzeko matsalkoetan. Loreontzietako landareak ez dira loratzen. Apaingarri gisara lorategia ugaritan landatu da eta zenbait tokitan oso ondo egokitu da eta inbaditzaile gisara hartzen da zuhaitz hau. Gure etxeetan ez dago beldurrik...

Barietateak

Schefflera actinophylla "Amate" Hostaje harroagoa du eta hostoaren foliolo bakoitza handiagoa eta eroriagoa. 

Schefflera actinophylla "Variegata" Hostoak bi kolorekoak ditu, oinarrian berde distiratsua eta tartean laru koloreko orban irregularrak ditu. Zenbaitetan laru horizta nagusi da. 

Gaitzak eta izurriteak

Zorria; hostopean, kimu berrietan eta landarearen zati samurrenetan izerdia zurrupatuz bizi ohi da. Banaka kendu.

Kotxinilla: hostopean itsatsita, izerdia zurrupatuz bizi ohi den lapa antzeko intsektua da. Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu.

Armiarma gorria : izerdia zurrupatuz, hostoak horiztatu, zimeldu eta erorrarazi egiten ditu. Hostoak maiz lainoztatzea da prebentziorik onena. 

Trikimailuak

Bizitzeko egoeran gorabehera nabarmenik lekarkiokeen aldaketarik ez eragin (toki argitik ilunera eman, eta abar).

Hostaila maiz lainoztatu.

Landarea handitzen denean beheko hostoak gal ditzake. 

Hosto-muturrak beizten badira, gehiegi ureztatzeagatik da; horitzen badira, ordea, ur eskasiagatik.

Ongarriarekin lagunduz gero, hostaila askoz ere mardulagoa izango du.

Aire-korronteetatik urruti, hobeto bizi da.

Bi urtez behin lur berria jarri, eta sustraiek behar badute, loreontzi handiagoan landatu. 

Barrukoa
Argia

Argitasun handia behar du, baina eguzkia zuzenean ez. 

Tenperatura
termometroa 10-25℃ artean

Negu partean 12º C-tik gora. Udan 21º C-tik gorakoekin kontuz. 15-18º C bitartean gustora biziko da. 

Ureztaketa

Hazkunde sasoian (martxotik atzera) erruz ureztatu. Neguan ordea, urriago. Hala ere, sekula ez utzi lurra erabat lehortzen. Hostaila ugari lainoztatu. 

Ongarriketa

Apirila eta iraila bitartean hiru astetik behin ureztaketa-urari ongarri likidoa gehitu. Lur berria ere ongarritu. 

Ugalketa

Udaberrian zurtoin-aldaxkak ebaki eta landatu. Ugalketa-erarik zabalduena haziak ereitea da. 20ºC inguruan erraz erneko dira. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora