Asteroko buletina
Otsaileko euri, urteko ongarri.
Dani Blanco

Araukaria

Araucaria heterophylla

[Jakoba Errekondo]

Australiako Norflok uhartean du jatorria. Norfolkgo pinua ere esaten zaio, baina ez da inolaz ere pinu bat. James Cook kapitainaren bigarren bidaian (1772-1775) aurkitu zuten. Araucauria, Txileko Arauco lurraldearen izenetik dator, genero horretako espezie nabarmenena Araucaria araucana, handik baitator. "Heterophylla" hitzak adierazten du forma eta itxura desberdineko hostoak dituela. Berez zuhaitz handi bat da. Loreontzian urte gutxi batzuk iraun ditzake, inausita gehiago eta kanpoan ere inausiz gero tamainari eutsi dakioke. 

Deskribapena

Konifero hosto-iiraunkorra da. Naturan 60 m-ko altuera zan dezake, baina etxe barrukoak 1,5 eta 2 m artekoak izaten dira. Adaburu piramidala du. Adar horizontaletan 11 cm arteko luzera, barnera kurbatuak eta berde argiak diren hostoak izan ohi ditu. Etxe barruan ez ditu loreak eta fruituak garatzen. 

Barietateak

Araucaria generoko hemezortzi espezie ezagutzen dira, baina Araucaria heterophylla bakarrik erabi ohi da etxe barruko apaingarri gisa. 

Gaitzak eta izurriteak

Zorria; adar eta hosto berrietan izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektu txikia da. Banaka-banaka kendu edo intsektizidaz tratatu.

Kotxinilla; adarretan bezalaxe, enborrean izerdia zurrupatuz bizi ohi den lapa antzeko oskola duen intsektua da. Alkoholez bustitako kotoiaz igurtziz kendu. 

Trikimailuak

Tenperatura eta hezetasun baldintzak zorrotz mantenduz gero, ongi irauten duen landare dotorea da, beraz toki bero eta lehorretan (berogailua dagoen tokietan) ez jarri.

Ahal den bitartean, urtero luberri aberatsa jarri. Mugitzeko ontzi handiegian badago, urtero lurrazala berritu

Tamainari eusteko urtero edo urtean bitan kimatu.

Handiegia egin bada, kanpoan landatu beharko duzu.

Aire-korronteetatik urrutiratu.

Adar horizontalak ez makurtzeko, ura eta beroa neurriz mantendu eta argi asko eman.

Beheko adarretako hostoak arretu eta erortzen hasten badira, adarra inaus daiteke. Goiko punta edo azpioa sekula ez moztu.

Ez ahaztu ongarritzea. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argitasun asko behar du, baina eguerdiko eguzkiak erre egingo du.

Tenperatura
termometroa 5-20℃ artean

Tenperatura epelak atsegin ditu. Udan kontuz 20ºC-tik gora eta neguan 5 eta 10ºC artean eduki. 5ºC-tik behera sufritzen hasiko da. 

Ureztaketa

Ur gutxi behar du, lurrazala ondo lehortzen utzi ureztatu aurretik. Uda partean egunean bitan lainoztatu eta neguan ere bai, toki oso hotzean dagoenean salbu. 

Ongarriketa

Apirila-urria bitartean hilean behin edo bitan ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu, ohizko dosi erdia edo gutxixeago. 

Ugalketa

Udaberrian haziak erein. Aldaxkak landatuz ere ugal daiteke, baina oso baldintza berezietan (hezetasun handia eta 18ºC inguruko tenperatura).

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora