Asteroko buletina
San bixintxo bero, negua gero.
Dani Blanco

Aralia edo fatsia japoniarra

Fatsia japonica

[Jakoba Errekondo]

Japonia, Korea eta Taiwan. "Fatsia" izena garai batean Japonian landare hori izendatzeko erabiltzen zen "fatsi" hitz zaharretik dator. Izen hori erabiltzen zen eta zortzi esan nahi du, hau da, hostoak dituen gingilak adina. Japonian "yatsude" esaten diote, hau da, zortzi hatz. "Japonica" izenak, bere jatorria adierazten du. Aralia japoniarra ere esaten zaio, izan ere, lehen Fatsia generoen beharrean Aralia generoan sailkatzen zen. 

 

Deskribapena

Naturan zuhaixka handia da. Lorapotoetan 2 m-raino ere gara daiteke. Hosto berde biziak 20-40 cm bitartekoak eta 5-9 zatitan eskuzabaldu edo palmatuak ditu. Lore zuri-laruak eta fruitu koxkor beltzak ditu. 

Barietateak

 

Fatsia japonica "Moseri" Landareak itxura trinkoagoa du eta hosto handiagoak ditu.

Fatsia japonica "Tsumugi Shibori" Armiarmaren sare antza du eta hostoek ia zuriak dirudite.

Fatsia japonica "Variegata" Landareak, hostoaren ertzak eta puntak zurixkak ditu.

Fatsia japonica "Murakumo Nishiki" Hosto laruak.

Fatsia japonica "Spider" Hosto berdeak zipriztin zuriz estalita bezala. 

Fatsia japonica "Annelise"  Hosto hori biziak ditu. 

Gaitzak eta izurriteak

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak horiztarazi egiten ditu. Hostoak maiz lainoztatzea da prebentziorik onena. 

Zorri beltza edo berdea: kimu berrietan pilatuta izerdia zurrupatuz bizi ohi dira. Banaka-banaka kendu edo intsektizidaz tratatu. 

Botritisa: onddo honek, hostoak zimurtu eta usteldu egiten ditu. Erasotako hostoak ebaki eta kendu, hezetasun txikiagoa dagoen tokira eraman, gutxiago ureztatu eta ihinztatu eta behar bada fungizidaz tratatu. 

Barea: kanpoan dagoen landarera edo landare berriarekin batera etor daiteke. Hostoak ausikika jaten dituzte. Banaka kendu. 

Trikimailuak

Etxe barruan, kontuz neguan. Berogailuetatik urrundu. Atari fresko edo eskaileretan gustora bizi ohi da. 

Zuzeneko eguzkiak hostoak erre egiten dizkio. 

Erraz hazten denez, landare txikiak erosi. Handia baino errazago egokituko dira bizitoki berrira eta merkeagoak dira. 

Noizbehinka hostoak oihal edo belaki busti batez garbitu. 

Landare helduan garatzen diren lore multzoak edo ondorengo fruituak kenduz gero hostajea mardualgoa izango da.

Aralia hau dugu etxeko landareetan hazten errazenetakoa. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argitasun handia behar du, baina ez zuzeneko eguzkia. Argi gutxirekin biziko da, baina ahul.

Tenperatura

Beroa baino hotza atseginago du. 818º C bitartean. Kontuz, beraz, neguan batik bat. 

Ureztaketa

Neguan gutxiago baina beste urtaroetan lurrazala lehortzen hasi ahala ureztatu. Hostoak maiz lainoztatu. 

Ongarriketa

Landare helduak hilean behin ongarritu, ureztaketa urarekin edo hostoak lainoztatzerakoan. Udaberrian lurra berritzean, hau ondo ongarritu. 

Ugalketa

Udaberrian aurreko sasoiko haziak erein. Udan zurtoin zatiak aldaxka gisa landatu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora