Asteroko buletina
Hazi gaiztotik ez da kuia onik
Dani Blanco

Antxume bihotza

Caladium bicolor

[Jakoba Errekondo]

Amerika tropikaletik dator. Mundu osoa zabaldu da eta gero eta lurralde handiago duen landare genero bihurtzen ari da. Milaka kultibar sortu dira hibridazioz eta hobekuntza etengabeko baten ondorioz. Sekulako balio dekoratiboa duten kolore nahasketa eta formak lortzen dira. Caladium hitza malaysiarrek geneero honetako landareak izendatzeko erabiltzen duten "kaladi" hitzetik dator. Izenekin nahaspila handia dago. Bere kolore biziengatik hibridazio asko egin dira eta zenbaitek Caladium x hortulanum esaten ditoe. Landare osoa pozoitsua da, adi beraz.  

Deskribapena

Lurpean tuberkuloak ditu eta horietatik hankaluzedun bihotz edo lantza kolore asko izan ditzakete, ertz berdetik hasi eta tarte zuri eta arrosa eta nerbio gorrietaraino batik-bat. Zenbait kultibaren hostoek paperezkoak dirudite. Loreak txikiak dira eta kordotx edo espata itxurako multzotan elkartuak, baina ez dira deigarriak. 

Barietateak

Antxume bihotzaren hibrido ugari sortu dira eta denak hostoetako kolore ikusgarriengatik bereizten dira. Hona gutxi batzuk:

Caladiium bicolor "White Dynasty"  Ertza berdea du eta gainerakoa zuria. 

Caladium bicolor "Scarlet Flame" Ertza berdea du eta gainerakoa gorri-arrosa.

Caladium bicolor "Mme. Fritz Koechlin" Kolore zuri-berde-larua da.

Caladium bicolor "Mrs. Halderman" Nerbioak gorriak ditu, gainerakoa zuri-arrosa.

Caladium bicolor "Rosebud"  Argazkikoa bezalakoa da baina berde gutxiago du. 

Gaitzak eta izurriteak

Oidioa edo zurina: lizun edo hauts itxurako onddoa garatzen da hostoetan, hauek kiribildu eta eroriaraziz. Zimeldutako zatiak moztu eta erre, ez lainoztatu eta fungizidaz tratatu. 

Zorria: hostopean eta kimu berrietan izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektua da. Banaka-banaka kendu edo intsektizidaz tratatu. 

Trikimailuak

Urtean bi sasoi nabarmen ditu landare honek. Udaberrian lurpeko tuberkuluek hosto berriak garatzen dituzte eta irailera arte dotore mantenduko da. Udazkenean berriz, hostaila galdu egiten du eta lurpeko tuberkuluek soilik irauten dute.

Hazkunde sasoian beroa eta hezetasuna behar ditu. 20º C-tik gora bada hobe. Astean hirutan ureztatu eta egunero lainoztatu.

Neguan tuberkulua ia ureztatu gabe eta 15º C inguruan eduki.

Aire-korronteak ez ditu atsegin.

Loreontzian drainatze zuloak libre egon behar du. 

Argitasun asko behar du, bestela hostoak zurbildu egingo zaizkio.

Hostaila lainoztatzea atsegin ez duten barietateak ere badaude. Horiei inguruko hezetasuna beste era batera eman behar zaie, ontzi handiago batean sartu tartean inaurkin hezea jarriz, azpian harriz eta urez betetako ontzi zabal baten gainean ipiniz, eta abar.

Udazken aldera hostoak zimeldu ahala ipuri-ipurditik ebaki.

Barrukoa
Argia

Argitasun handia behar du hostoetako koloreei bizi eusteko baina eguzkitan sekula ez jarri. 

 

Tenperatura
termometroa 13-24℃ artean

Udan 15-24º C artean eta neguan, hostaila galdu eta atsedenaldian dagoenean, 13º C inguruan eduki, hortik behera sekula ez. 

Ureztaketa

Ur asko behar du. Hazkunde sasoian astean 2-3-tan ureztatu. Hhosto berriak garatzeari uzten dionean astean behin. Neguan, hostaila erabat galtzean tarteka ureztatu (hilean behin edo). hezetasuna asko gustatzen zaio, beraz maiz, eguero, lainoztatu. 

Ongarriketa

Hazkunde sasoian, hilean behin, ureztaketa urari ongarri likidoa dsi txikian gehitu. 

Ugalketa

Udaberrian, hostaila berria hasterakoan, lurrazpiko tuberkulua zatitu edota inguruan sortu zazikion tuberkulutxoak bereizi eta landatu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora