Asteroko buletina
Haltzari ez eska fruituak.

Aloe bera

Aloe vera

[Jakoba Errekondo]

Arabiar penintsulan omen du jatorria, baina agi danean, beste aloe batzuen hibridoa da, seinak Somalia, Sudan eta Yemengo Sokotra uhartekoan omen dira. "Aloe" izena arabieraz landare genero hori izendatzeko erabiltzen den hitzetik dator. "Vera" izenak benetakoa, jatorra esan nahi du. Aloe verari betikotasunaren landarea ere esaten zaio. Azlaeko arazoak sendatzeko erabili izan da eta gero eta gehiago ikusten da kosmetikoetan, baina baita jaki eta abarretan ere.

Deskribapena

Hostoz estalitako zurtoin motza du. Alboko kimurik gabe hosto guztiak bertatik sortzen dira. 50 cmluze eta 8-10 zabal artekoak dira, triangeluar lantza formakoak, aska itxurakoak, zuzen eta tenteak, zukutsuak, lodiak, bigunak, ertzean 2 mm inguruko hortzekin. Lore gara luzea metro bete luza daiteke, muturrean 30-50 cm luzeko lore multzoa duela, zeinak horiztak, hasieran  tenteak eta gero zintzilatuak diren. Fruitua 25-8 mm ingurukoa kapsula bat da eta zentimetro erdiko hasiak ditu. 

Barietateak

Aloe generoko 250 espezie eta barietate baino gehiago ezagutzen dira. 

Gaitzak eta izurriteak

Botritisa: hostoen ertzak lehortu, zimurtu eta usteldu ondoren erortzen hasten dira. Gutxiago ureztatu, toki lehorragoan jarri eta fungizida batez tratatu.

Zorria: hostoetan, izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektua da. Banaka-banaka kendu. 

Euli txuria: euli txiki ugariak dira eta izerdia zurrupatuz elikatzen dira. Intsektizidaz tratatu. 

Trikimailuak

Lorezain kaskarrenaren utzikeria ere erraz eta itxurosoan pairatzen duen landareetako bat da hau. 

Ez lainoztatu.

Toki argitsuenean jarri.

Loreontziak drenatze ona izatea ezinbestekoa da.

Kanpoan biziko da ondoen. Hotzak hasterako barrura sartu nahi baduzu, baina toki beroegiak ez ditu atsegin. 

Urtero edo gehienez biz behin lurra berritu, loraldiaren amaieran; udaberrian noiznahi. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Eguzkizalea da. Sasoi aktiboan, loraldia barne, argi asko behar du. Atsedenaldian erdi itzalean eduki daiteke. 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

Berozalea da, ahal duzun toki gozoenean jarri. Loretaz dagoenean 12º C-tik behera ez dadila jaitsi. Loralditik kanpo tenperatura freskoagotan ere ondo biziko da. 

Ureztaketa

Lurra ondo busti. Zertxobait lehortu arte ez berriro ureztatu. Hostoen muturrak zimeltzen hasten badira ura behar du. Hostaila ez dago lainoztatu beharrik.  Sasoi hotzean ez ureztatu. Barruan badago, lurra ondo lehortutakoan. 

Ongarriketa

Neguaren amaieran lurra berritu, ondo ongarritutako lurra jarriz. Urtero hori eginez gero, ureztaketa urarekin ongarririk eman beharrik ez dago. 

Ugalketa

Errazena, luberritzen dugunean azpiko aldetik eman dituen landaretxo berriak askatu eta landatzea da. Hostotik ere ugaldu daitezke. Azpiko aldetik hostoa moztu eta aldaxka bezala landatu. Edozein eratara, lurrera sartu aurretik ebaki dugun tokiko zauritik darion gelatina lehortzen utzi. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora