Maiatza infernu, ekain-uztailak zeru

Zer egin dezakegu pertsona zuriok?

Udaberrian Nontokozo C. Sabic-ekin (Ubuntu Co-Create-ren fundatzailea) hitz egiteko aukera izan nuen, Intersekzionalitatea eta pribilegioak. Zer ari dira (ez) egiten pertsona zuriak? solasaldian. Meloia Zuritzen-ek eta Euskal Herria Bakea eta Elkartasuna Fundazioak Ecuador Etxearen laguntza teknikoari esker antolatutako Intersekzionalitatea deskolonizatuz zikloko seigarren solasaldia izan zen, hain zuzen ere.


2026ko azaroaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nontokozo Hegoafrikan jaio zen apartheid garaian, beraz, aktibista izatearen eta injustizien aurka Ubuntu filosofiatik borrokatzearen "bibrazioekin" jaio zen. Zaila da Ubuntu filosofia azaltzea gure buru europarrek behar dituzten hitz eta kontzeptuetan; zerikusia du komunitatean bizitzearekin, lurrarekin eta arbasoekin. Izan ere, Ubuntu eta bere arbasoak elkarrekin doaz arrazismoaren aurka proposatzen dituzten espazioetara. Pertsona zuriei eskainitako espazio horietan, Nontokozok bere amonen maitasun-energia helarazten du, begiak ireki ditzagun eta gizakiekin, lurrarekin eta planetako gainerako izakiekin partekatutako bibrazio-mailarekin berriro konekta dezagun, bereziki, nahi dugun munduari elkarrekin aurre egiteko.  

Solasaldian, besteak beste, pertsona zuriok bide horretan aurrera egiteko zer egin dezakegun partekatu zuen gurekin. Lehenik eta behin, informatu, geure burua hezi eta ikasitakoa desikasi dezakegu; horretarako, tailerretan parte hartu, irakurri eta planetan gurekin batera bizi diren gainerako gizakien bizitzak nolakoak diren ulertzeko jakin-mina izan dezakegu. Batzuk dagoeneko horretan ari gara, baina gizarte eraldaketarako eta justiziarako baliagarria ez den maila mental eta indibidualean geratzeko arriskua dugu.

Adimenetik jaisteko, gorputza eta nerbio-sistema lasaitzeko moduak bila ditzakegu arrazismoaz modu irekian hitz egin ahal izateko, argi izanik ez garela gu arriskuan gaudenak. Horretarako, gure gorputzak zaintzen has gaitezke: arnasa hartu, ura edan, ondo jan, dantzatu, abestu eta gure lurrarekin zein aspaldiko bertako jakinduriarekin birkonektatu –gureak ez diren beste kultur praktika batzuk gureganatu gabe–. Introspekzio sakonarekin jarrai dezakegu, geure burua epaitu gabe onartzeko zer mugitzen zaigun arrazializatutako gorputzen aurrean: beldurra al diegu? Zer estereotipo ditugu? Zergatik kostatzen zaigu hainbeste gorputz beltzekin enpatizatzea? Enpatia berreskuratzeko, gure zaurgarritasunarekin eta sentikortasunarekin berriro konektatzeko bideak bilatu ditzakegu.

Gure indibidualismotik harago joateko, zuriak izateagatik dugun traumaren inguruan kolektiboki lan egin dezakegu: nola eragiten digu munduaren arraza sortzaile eta salbatzaile goren gisa sozializatu izanak? Gorputz beltzekin konektatzeko, eraikitzeko eta harremanak izateko moduak ere bila ditzakegu, gehiago entzunez eta gutxiago hitz eginez. Gure dirua jar dezakegu nahi dituzten proiektu eta ametsak gauza ditzaten, eta gure gorputza arriskuan jar dezakegu arrazakeriaren aurka borrokatzeko, gu ez garelako horregatik hilko. Arrazismoak pertsona arrazializatuak hiltzen ditu fisikoki, mentalki eta espiritualki, bereziki pertsona beltzak, eta bitartean guk behatu egiten dugu eta egoeraz baliatzen gara.

Zergatik ez dugu zuriok gure burua animaliatzat hartzen?
Zutabe honetan, dominazioak nola funtzionatzen duen pentsatzen jarraitzeko balio diguten ideia batzuk jarri nahi ditugu mahai gainean. Horretarako, Rioko Fotabon, Aph Ko eta Syl Ko-ren... (+)
Gure begiradaren mugak
Zutabe hau bi emakume zuri, euskaldun, bertako eta gizarte-mugimenduetako kide garenok idazten dugu. Aurreko artikuluetan, Euskal Herriko borroka ekofeministek bizitza batzuk beste batzuen gainetik ez... (+)
Zer bizitza erdigunean Euskal Herrian?
2023aren amaieran, ekofeminismoaren erronken barruan, gizakien arteko pribilegioei buruzko eta gizakiz besteko animaliekiko ditugun pribilegioei buruzko artikulu bat idatzi genuen. Harrezkero, Euskal Herriko ekofeminismoen inguruko... (+)
Jane Goodallen ekarpena
Urriaren 1ean hil zen Jane Goodall, animalien portaeraren azterketan pertsona ezagunenetariko bat. Bere lan aitzindariak gizakien eta beste primate batzuen arteko harremanaren ulermen zientifikoa eraldatu... (+)
Desazkunde feminista
Guretzat, ekofeminismoa ez da teorikoek eta idazleek garatutako teoria. Kolektibo sozial batean parte hartuta eta beste kolektibo eta erakunde batzuekin harremanetan jarrita eraiki dugun ezagutza... (+)
gora