San Jil, iratzeak ebaki trankil.

Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


2023ko urriaren 03a
Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuak berak eman du berria asteartean. Jaurlaritzak ekainean eskatu zuen zabortegiaren egonkortasunaren inguruko txostena. Horren arabera, Tapiak azaldu duenez, epe laburrean ez dago amiltzeko arriskurik, baina zigilatu ezean, euri ura sartu ahala arriskua handitzen joango litzateke. Jaurlaritzak ekainean txostena egitea eta orain zigilatze lanak burutzea eskatu dio enpresari –administratzaile judizial baten eskutan dago orain–, baina, salatu du Tapiak, “enpresak ez du bere lana egin, eta horregatik hartu behar izan du ardura Jaurlaritzak”.

750.000 euroko aurrekontua dute iragarritako lanek, bi zeregin nagusitan banatzen direnak: lehenbizi, lurrak trinkotu; ondoren, geruza iragazgaitz bat ezarri. Konponbidea behin-behinekoa dela onartu du Tapiak, bospasei” urterako, baina ziurtatu du ere “berme osoa” duela. Behin betiko zigilatzeaz ez du argibiderik eman.

Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak adierazpenak egin ditu auziaz. Batetik, poza agertu du Jaurlaritzak subsidiarioki egonkortze lanak egiteagatik. Bestetik, EAJ eta PSE gobernukideen jarrera kritikatu du, gogoratuz proposamen hori bera egin zuela EH Bilduk ekainean legebiltzarrean, eta bi alderdiek aurka egin zutela "alarmismoa" egotzita.

Jaurlaritzaren lan subsidiarioa

Jaurlaritzak hainbat aldiz hartu ditu bere bizkar Verter Recycling enpresaren ardura liratekeen lanak. 2020ko otsailean zabortegia amildu eta egun gutxira ingurunea egonkortzeko lanak Jaurlaritzak egin zituen. 30 milioi euro gastatu zituen Jaurlaritzak orduan, eta epaitegietan erabakiko da azkenean diru hori Jaurlaritzak edo enpresak ordaintzen duen. Jaurlaritzak burutu zituen ere zaborpean hil ziren Alberto Sololuze eta Joaquín Beltránen gorpuen bilaketa lanak. Asteartean iragarritako lan berriei dagokienez, enpresaren aurkako zigor txostena abiatuko dutela iragarri du Tapiak.

Bioterra azoka egingo dute asteburuan Irunen, “bizimodu ekologikoagoa eraikitzeko” topagunea
2025-06-02 | ARGIA
Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute,... (+)
2x15: Samaritarraren ukendua eta zaingorri ukendua
2025-05-26 | ARGIA, Bizi Baratzea
Gaurkoan oso ohikoa ez den zerbait ekarri dugu saiora. Entzule batek gugana jo eta samariar baltsamoaren formula ekarri digu. Duela 50 bat urte Donostiako Santa... (+)
Aroztegiako epaiketari jarraipen berezia
2025-05-19 | ARGIA
Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau... (+)
3x15: Ezkurra, jaki antikapitalista nola bildu eta prestatu | Asier Bastarrika
2025-05-14 | Bizi Baratzea, ARGIA
Gaur egun basoa gutxi baliatzen dugu jakiak eskuratzeko, perretxiko eta gaztaina batzuk biltzeko asko jota. Baina, basoak jaten ere eman izan digu. Ezkurra da honen... (+)
2x14: Landareen burmuinaz eta elorri zuriaz
2025-05-12 | Bizi Baratzea, ARGIA
Landareen inteligentziari buruzko eztabaidak hor jarraitzen du, eta podcast honetan gustatzen zaigun gaia denez, berriro ere ekarri egin dugu. Memoria, kontzientzia eta komunikazioa gauzatzeko gaitasuna... (+)
gora