Euria egiteko hobe da bi haizeren borroka, ez santu guztiekin erreguka.

StravaLeaks: bizkarzainak buruzagien geokokapena partekatzen

Le Monde egunkaria ikerketa erreportaia argitaratzen hasi da StravaLeaks izenarekin. Zera da koxka: zenbait agintarik erabiltzen dituzten segurtasun agenteek, bizkartzainek alegia, Strava ari dira erabiltzen, eta horrekin bere ibilien bide geokokatuak ari dira partekatzen. Macron, Biden eta Putinen kokapenak geratu omen dira agerian ondorioz. Strava da aplikazio ezagun bat kirolari eta ariketa fisikoaren zaletuen artean, norberaren lasterketak, txirrinda-txangoak, mendi igoerak eta abarrak erregistratzeko, bideak eta denborak markatuz ohikoan, publikoki hobetsitako ezarpenen arabera.

Sustatu
Sustatu

Sustatu.eus euskaraz sortutako lehen bloga da, gaur egun hedadura eta oihartzun handia duena Euskal Herrian. Teknologia, Ekonomia eta Kultura gai orokorrak hartzen ditu kontutan, "profesional euskaldunarentzako albistegia" izanez.

Iturria: Wikipedia.


2024ko azaroaren 11
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Adibidez, oinez edo lasterka Bilbo inguruan markatutako lasterraldiak erakusten ditu goiko mapak. Login egin gabe ikusten da hori, baina kontu bat sortzea aski da zoom egin eta auzo eta mendi bazter bakoitzeko erabiltzaileen ibiliak ikusteko gertutik.

Horrela aritu dira, Le Monderen arabera, Emmanuel Macron, Vladimir Putin eta Joe Biden babesten dituzten bizkartzainak. Besteren bat ere bai, baina izen horiek aipatzen dira oraingoz erreportaia sortaren lehen alea, nonbait Macroni dedikatua osorik (ordainpekoa da artikulua).

Le Monde berak dio artikulu osagarri batean, Strava "segurtasun zuloz betea" dagoela. Salaketa ahul samarra dirudi: birkartzainek Instagramen beren lan-jardunaren argazkiak partekatuko balituzte bezala da; nekez leporatu dakioke Instagrami erabilpen txoro hori. Ba berdin dabiltza Stravarekin, ezarpenetan ez baduzu pribatutasuna aktibatzen, edo, besterik gabe, lanean zabiltzala ere Stravatzen ari bazara, ba bizkartzainena izango da ardura, ezta?

'Mendiurrena': Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena
2024-04-25 | Sustatu
Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren... (+)
Hamabi arrazoi hirietan zuhaitz gehiago egon dadin
2023-09-01 | Josu Goiko, Sustatu
Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz... (+)
Eguraldi errekorrak
2023-07-27 | Sustatu
Maximiliano Herrera klimatologo eta wikipedista profesionala da eta Wikipedian eguraldi-datuei buruzko zenbait orri zaintzen ditu. Jasotzen zituen datuak zein norabidetan lerratzen ziren ikusia, @extremetemps Twitterreko... (+)
Zuhaitzak, beroaren kontrako inbertsio onena hirietan
2021-07-09 | Sustatu
Asteazkenean aipatu genuen nola sekulako beroa datorren iberiar penintsulara asteburuan, eta nola hirietan itzala aurkitzeko mapa-aplikazio bat garatu duten. Gerora, gazteleraz idatzitako hari interesgarri bat... (+)
49.6 graduko beroa Kanadan
2021-07-02 | Sustatu
Kanadak aste honetan bere historiako berorik handiena bizi izan du. Herrialdeko errekorra izan zen astelehenean, 48 gradu Kolunbia Britainiarreko eskualde mendebaldetarrean; eta bertako herri batean,... (+)
gora