Asteroko buletina
Maiatz lore, lore eta lore.

Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.

Ahotsa.info
Ahotsa.info @ahotsainfo

Ahotsa.info Nafarroako komunikabide herrikoia da.


2024ko apirilaren 22a

Hiru mila pertsona baino gehiagok AHTaren proiektuak eta lanak gelditzea eskatu dute eta bidenabar, “Burgos, Araba eta Nafarroan ibilbideen azterketa eta tren publiko eta sozial baterako proposamen” proiektua defendatu dute.

Proiektu honen oinarrizko jarduerek burdinbidearen bikoizketa eta honen egokitzapena aurreikusten dute, bertatik mota guztietako trenak ibil daitezen. Planteatzen dira ere geltokiak berriz irekitzea, lurperatzeak eta gatazkatsuak diren puntuen ezabaketak.

Manifestazioa arratsaldeko 18.00etan abiatu da Altsasuko suhiltzaileen sirenen hotsekin, giro alaitsu batean, 22 traktore buruan eta joaldunez, pertsonaia mitologikoez, trikitilari eta kantu taldeez lagundurik.

Ibilbidean zehar erraldoiek eta gaiteroek dantza bat eskaini dute, eta manifestazioa Iortia Kultur Etxeko plazan amaitu da. Bertan, txalapartaren doinuekin eta bertsolarien mezuekin ekitaldiari hasiera eman zaio, zeinean antolatzaileek, AHTrekiko aurkakotasuna adierazteaz gain, jasotako babesa eskertu duten, eta proiektu honen aurrean alternatiba badagoela azpimarratu duten.

Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro
2024-11-22 | Ahotsa.info
 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina. (+)
AHTren zundaketak salatzeko mendi martxa Sakanan
2024-10-29 | Ahotsa.info
AHTaren Nafar korridorea eta Euskal Y arteko lotura barne hartzen duen tartean egin nahi dituzten zundaketen aurkako mendi martxa egin du AHTren aurkako mugimenduak, Iturmendi... (+)
Karta Sozialak alternatiba ekosozial justua aldarrikatuko du larunbatean Iruñean eta Bilbon
2024-05-07 | Ahotsa.info
Maiatzaren 11n manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean bidezko trantsizio ekosoziala aldarrikatzeko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistak... (+)
Erdiz Bizirik plataformak meategiko UGEParen kontrako alegazio sinadurak bilduko ditu
2024-02-09 | Ahotsa.info
Heldu den asteazkenean, otsailaren 14an, batzar irekia eginen dute Arizkunenean 19:30ean eta "UGEParen inposizioari aurre egiten lagundu nahi gaituzten guztiak" gonbidatu dituzte parte hartzera. (+)
"Mobilizazioak emaitzak eman ditu"
2024-01-25 | Ahotsa.info
Gaur ostirala, nekazarien sindikatuetako ordezkariek eta azken egunotan mobilizatu direnen bozeramailek Nafarroako Gobernuko Jose Mari Aierdi Landa Eremuko kontseilariarekin izan dute bilera, eta hainbat akordio... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora