Maiatz luze, artoaren leze.

Xendarineko Ahizpak - Udazkeneko Uzta 2022


2022ko urriaren 21a

EHKolektiboak antolatutako Baserriko Uzta ekimenaren barruan ospatu dute Udazkeneko Uzta urriaren 8an Ibarlako Jean Marie Irigoien eta Mirentxu Iriarteren Oihanartia etxaldean, Xendarineko Ahizpen zuzeneko emanaldiarekin.

Hemen duzue EHKolektiboak pretatutako kronika:

Goizeko 11ak inguruan EHKOlektiboko Josebe Blancok ongi etorria eman zien Baxe Nafarroako Ibarla herrira bertaratu ziren 100 lagun ingururi. Ondoren, Euskal Herri osotik ailegatutako ehun lagun inguruk Jean Marie eta Mirentxu jarraitu zituzten, Oihanartia etxaldea eta bere ukuilu, txerri-toki eta gasna-tokia ezagutzeko. Bisitan zehar, azalpenak jasotzeko ez ezik, bertaratutakoen zalantzak argitzeko denbora ere egon zen.

Oihanartian betidanik haragitako behiak eta ardiak izan dituzte, baina 2008an produkzio ekologikora pasatzeko erabakia hartu zuten eta txerriak hazten ere hasi ziren. Orain behikiak, txerrikiak eta ardi-esnea eta gazta saltzen dituzte AMAP batzuetan, etxaldean bertan duten saltokian, Sarako azokan eta Hego Euskal Herriko azoka ekologiko batzuetan.

Etxaldearen bazterrak ezagutu eta gero, gerturatutakoek goizeko gosea asetu zuten etxeko gazta eta odolki pintxo batzuekin; horiei laguntzeko, Ipar Euskal Herriko sagardoa. Ondoren, gozamena izan zen Xendarineko Ahizpen zuzeneko kontzertua. Bikote urepeldarrak, belardi dotorea agertoki zuela, kantu tradizionalez girotu zuen ekimena.

Segidan, sabelak betetzeko EHKolektiboaren hainbat jakiz osatutako menua dastatzeko unea iritsi zen: Kuia krema, Zikiroa barazki eta ilar zuriekin eta Euskal Bizkotxa.

Asisko Urmeneta ere hurbildu zen Oihanartiara, eta bazkalostean mahaiaz mahai ibili zen karikaturak marrazten. Opari ederra eraman zuten bertaratutakoek!

Ederra izan zen Baserriko Uztaren aurtengo azken geltokia!

multimedia
Baserriko Uzta ekimenak abuztuaren 26an ospatuko du Udako Uzta Biezko Baserrian, Atxondon
Uger musika taldea izango da Udako uzta girotzen abuztuaren 26an Biezko Baserrian. EHKOlektiboak kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak batzeko helburuarekin antolatzen du... (+)
Proiektu eolikoen inguruan mugimendu agroekologikoaren adierazpena
Euskal mugimendu agroekologikoaren elkarte/eragileok berria ez zaigun baina azken garaiotan eskualde desberdinetan krisi energetikoaren ondorioz sortzen ari diren zentral eolikoen proiektuen inguruan gure iritzia eman... (+)
Merkatu eta azokei eutsi diegu
Apirilaren 17a Baserritar Borrokaren Mundu eguna dela baliatuz, EHKOlektiboak adierazpen hau argitaratu du, koronabirus garaian azokei eusteko garaipena ospatzeko eta herritarrei dei egin die "Elikadura... (+)
Ehkolektiboa: Laborariak agroekologiaren bidean
Zer da agroekologia? Galdera horri erantzuteko eta EHKOlektiboa ezagutzera emateko, bideo bat plazaratu dute. EHKolektiboak Euskal Herrian agroekologian ari diren laborariak biltzen ditu. Lau sailetan... (+)
gora